XABIER ARANGUREN

Xabier Aranguren Elgetarrak lasterketa polita egin zuen larunbatean Maliañon (Kantabria) afizionatu mailan. Helmugan 4. postua lortzeaz gain, tarteko helmugen saria irabazi zuen Cafes Baque-ko txirrindulariak.

Txirrindulari bezala Lokatzan hasi zuen bere ibilbidea eta kadete eta jubenil mailan izan genuen Sumofic-eko mailota defendituz. Jubeniletan lortu zuen bere garaipen bakarra, arrateko gainean. Afizionatuetara Eibarko CDR-kin pasatu zen eta urte batzuk egin ondoren Cafes Baque-ra pasatu zen. Azken urteotan taldeko lana egiten aritu da eta badirudi aurten taldeko beteranoen artean dagonez aukera gehiago duela lasterketan destakatzeko.

Lokatzako blogetik animo hoberenak zuretzat, xabier!

Albistea: http://www.eldiariomontanes.es/prensa/20070311/deportes/david-gutierrez-hizo-bueno_20070311.html

3 iruzkin “XABIER ARANGUREN” bidalketan

  1. Ion

    Aupa Xabier, Kantabriako lasterketak azkarrak eta goraberatsuak diren fama izan dute beti, argi ibili beharrekoak. Balentziaga ondo egin nahiko du eta ordurako fin jartzeko halako postu eta lasterketak konfiantza emango diote.

    Beste bergararrak/antzuolarrak zela ibili diren ba al dakizue?

    Erantzun
  2. Iñigo Larrañaga

    Kepa Varelak ere parte hartu zuela uste dut kantabriako lasterketan larunbatean. Domekako lasterketan Xabier eta Kepak batera amaitu zuten.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude