Etiketaren artxiboa: elgeta

XABIER ARANGUREN

Xabier Aranguren Elgetarrak lasterketa polita egin zuen larunbatean Maliañon (Kantabria) afizionatu mailan. Helmugan 4. postua lortzeaz gain, tarteko helmugen saria irabazi zuen Cafes Baque-ko txirrindulariak.

Txirrindulari bezala Lokatzan hasi zuen bere ibilbidea eta kadete eta jubenil mailan izan genuen Sumofic-eko mailota defendituz. Jubeniletan lortu zuen bere garaipen bakarra, arrateko gainean. Afizionatuetara Eibarko CDR-kin pasatu zen eta urte batzuk egin ondoren Cafes Baque-ra pasatu zen. Azken urteotan taldeko lana egiten aritu da eta badirudi aurten taldeko beteranoen artean dagonez aukera gehiago duela lasterketan destakatzeko.

Lokatzako blogetik animo hoberenak zuretzat, xabier!

Albistea: http://www.eldiariomontanes.es/prensa/20070311/deportes/david-gutierrez-hizo-bueno_20070311.html