Etiketaren artxiboa: migel

ronde van vlaanderen

Joan den astean bete dut aspalditik neukan ametsa: Tour de Flandes bertan bizi izatea. Bi egun lehenago iritsi ginen semea eta biok eta ibilbedea ikusteko asmotan konturatu ginen zer nolako bideak dituen inguru artan: kopuru aldetik asko, geienak estuak, batzuk asfaltatutakoak beste batzuk arrizkoak (adokinak), seinalizaziorik gabe eta oso trafiko gutxirekin. Kristonak egin genituen ibilbidea topatzen, eta aurkitutakoan, bereala galdu egiten genuen berriz ere. Andoni Aranagak esaten zigun, Chocolates Jaques ekipoan ibili zenean, Warengemen bizi zen eta entrenatzera ateratzen zen bakoitzean, galdu egiten zela.

 Euskal Herriaren alderantziz, Flandes lau laua da eta tarteka gain batzuk ditu karrerako aldapak kokatzen diren tokian. Gizartean zaletasuna, primerakoa. Etxe aurre guztietan bizikleta bat gutxienez ikusten da, eta errepidean bide gorriari ezker, arazorik ez dago ibiltzeko. Karrera bezperan, 25.000 zikloturista atera ziren bi ibilbide betetzekotan: bat 120 kilometrotakoa eta bestea karrerako ibilbide berbera. Benetan, txirrinduzale batek gozatzeko behar duen guztia. Eta eguraldiari begira, egin ditugun egunak, danak eguzkitsuak.

 Karrekako eguna flandriarrendako jai eguna da. Famili osoak ikusten dira ibilbidera inguratzen eta askok, Jaizkibelen bezala Donostiako klasikoan, egun pasa bazkaria prestatuz. Gu gainera, suerte pixkat izan geuen ze, egon ginen herrian, Kwaremonten, pantaila erraldoi bat jarri zuten plazan, eta karrera pasatuta gero, akabera han ikusteko aukera izan genuen. Ze anbiente plazan! Tropela ihes egindako korredoreak arrapatu zituenean kriston zaratak eta Tom Boonen ateratzerakoan…. pasada bat. Korredore guztiak ezaguten dituzte pantailan azalduaz bat eta, gehien, flandiarrak. Baina animatu guztiei. Ikusiko bazenituen nola animatzen zuten Lief Hoste azkenengo kilometroan… Eta gero helmugako marra gainean Ballan gainditu zuenean Ooohhhhhh!… haundi batekin geratu ziren.

 Bukatzeko eta gehiegi ez luzatzeko, zaletu guztiei esaten dizuet: musulmanak La Mecara bizitzan behin joan behar diren bezala, uzte dut txirrinduzale batek Flandesera joan behar lukeela hura esagutzeko. Gainera, turismo egiteko prestatzen da, ze Brujas, Gante, Ostende, etab., hiri oso politak eta oso giro honekoak dira

(Migel Angel Larrañaga)

Argazkiak