Hileko artxiboak: urtarrila 2007

ziklokross bailaran?

Aurtengo ziklokross denboraldia amaitu da jadanik. Badirudi berpizten dijoala neguko kirol hau, eta galdera hau luzatzen dizuet: Gure herrian ikusiko ahal izango dugu ziklokross lasterketarik?Denbora luzez ez dugu ziklokrossa gure bailaren ikusteko aukerarik izan. Urte mordoxka atzera botaz, Oñatin munduko txapelketa izan genuen. Orain dela urte gutxiago batzuk, Aretxabaletan izaten genuen maila politeko lasterketa, izan ere kanpotar ugari etortzen ziren proba horretara. Denboraldi baten ere TVE-k babesten zuen Challengearen barne izan genuen,
ziklokrossa bultzatzeko egindako saiakera baten. Bergaran puntako ziklorosslaria izan genuen, Iñigo Igartua, baña mountain bike-aren “boom”-ak bere ondorengoen jarraipena moztu zuen, eta horrek probeen jeitsiera. Izan ere, txirrindulariak ez badaude, ezin lasterketak antolatu, eta alderantziz, probarik ez badago, txirrindulariak ezin lehiatu…

Euskal Herriko Ziklokross Lasterketak

Astebukaera honetan bukatzen ziren Euskal Herriko ziklokross lasterketak.
Larunbatean Lokatzako txirrindulariak Iraetan izan ziren, Gipuzkoako
Challengearen azken lasterketan parte hartzeko asmoz. Lasterketa Mikel
Elorzak irabazi zuen, Xabier Aranzeta antzuolarra ondoren sailkatuz (2.) eta
Aitor Laskurain 9. postuan izan genuen. Ander Altube Oñatiarrak ezin izan
zuen parte hartu gaixo bait zegoen, eta Aranzetak, lortutako puntuekin,
Gipuzkoako Challengearen amaierako sailkapenean Altube pasatu zuen. Beraz,
hau izan da amaierako sailkapena:

1.- Mikel Elorza      –  Corrugados Azpeitia  48 puntu
2.- Xabier Aranzeta – Sumofic                     36 puntu
3.- Ander Altube     – Ulma                          34 puntu
………………………………….
8.- Aitor Laskurain   -Sumofic                      11 puntu

Bestalde, Xabier Aranzetak gaur ere (Igandea) ziklokrossean parte hartu du,
Ispasterreko proban konkretuki. Antzuolakoak emaitz bikaina lortu du,
laugarren bukatu bait du denboraldiko lasterketa garrantzitsu honetan
(Ispaster nazioarteko maila du eta gainera mundialerako aurre proba da, non
espainikao selekzionadoreak mundialera dijoazen txirrindulariak autatzen
ditu). Lasterketa honekin amaitutzat eman dute ziklokross denboraldia
Lokatzakoek, errepidekoa buru belarri prestatzen jarraitzeko.

Lokatza

Lokatza G.H.E. 14-18 urteko Bergara, Antzuola eta Elgetako neska-mutilei zuzendutako ziklismo eskola da. Taldeak, txirrindularitzak jorratzen dituen esparru ezberdinak bultzatzen ditu, errepidekoan bereziki zentratuz.

Lokatza, eskola den momentutik, gazte hauen formakuntzan parte hartzen du, bai kirol arloan bai pertsona moduan; hau da, gazteek txirrindularitzak kirol moduan ematen dituen baloreak bizitza arruntera aplikatu ahal izatea
Gure asmoa, blog honen bitartez Lokatzaren barne edo kanpo dauden txirrindularitza zaleak gure taldeaz eta txirrindularitzaren inguruan dauden berrietaz euskaraz hitz egin eta iritzia emateko aukera izatea da.