Hileko artxiboak: maiatza 2009

Astebukaera bikaina Lokatzakoentzat

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Aurreko larunbat goiza primeran hasi zen Lokatzakoentzat, izan ere MikelAristi kadetea garaile suertatuzen Urdulizko(Bizkaia)  lasterketan, Gaztetxoak
trofeorako baliagarria zen proban. Modu honetan sailkapen orokorreko lider
bihurtu zen bergaratarra.

 Aipatzekoa ere Jokin Etxabek lortutako 11. postua
lasterketa osoan zehar aurreko postuetan ibili baitzen talde
lanean.
 
Larunbat arratsaldean, Irun-en Gipuzkoako Eskolarteko
txapelketak
ospatu ziren eta Alebin-neska mailan, Maria Cid Lokatzako kidea izan
genuen garaile.

 Esan beharra dago korritu dituen lasterketa guztiak irabazi
dituela eta bere mailan diferentzia nabariak markatzen dituela. Bestalde,
Infantil-mutil mailan, Urtzi Muguruza antzuolarra finalerako sailkatzea lortu
zuen lasterketa polita osatuz.
 
Irungo probarekin paralelo, Oñatin
jubenilentzako Arantzazura igoera izan genuen. Santutegian zegoen helmugan
Xabier Aranzeta
antzuolarra 3. izan zen, bere egoera fisiko ona azalduz.
Ekainean Gipuzkoako Itzulia du helburu eta badoa poliki poliki pedal kolpea
fintzen.
 
 

Asteburu borobila lokatzako gazteendako

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Maiatza bikain hasi da Sumofic – Lokatzako txirrindulariendako, taldeak dituen
hiru maila ezberdinetan garaipena lortu dute gazteek. Ostiralean, maiatzaren
1ean, Bergaran Altos Hornosen ospatutako kadete mailako lasterketan jokoan
zeuden sari guztiak eskuratu zuten txirrindulariek. Garaipena, Eneko Lizarralde
bergararrak erdietsi zuen, bigarren Mikel Aristi taldekidea izan zelarik. Baina
ez zen Sumofic – Lokatzako garaipen festa bertan amaitu izan ere, tarteko
helmugak Mikel Aristirentzat izan ziren eta eguna borobiltzeko talderik onenaren
saria jaso zuten kadeteek, langilearen egunean lan bikaina egin ondorengo
emaitzak lortuz.
 
Lasterketan hamarreko talde batek egin zuen ihes eta
bertan egon ziren Eneko Lizarralde eta Mikel Aristi. Helmugarako kilometro
gutxiren faltan Enekok erasoa jo zuen taldetik metro batzuk hartuz eta atzetik
Aristi taldekideak kontrol lana eginez, taldeko lan oso ona brutuz. Aipatzeko
ere, Hodei Orobengoa eta Etxabe anaiek egindako lasterketa, beraien lanak
taldeko saria eman zioten eta.
 
Asteburu luze hau bikain hasi zen
ostiralean eta bikain jarraitu zuen larunbatean, eskola mailetako lasterketan
Maria Cid bergararrak, alebin mailako lasterketa irabazi zuen, beste
behin denboraldi honetako dominatzailea dela erakutsiz, aurten jokatu diren
lasterketa guztietan garaile irten baita.
 
Larunbata eta igandea
bitartean, jubenilek Mendiko Kriteriuma korritu dute Lazkao eta Segura artean,
Challenge formatuan ospatutako txapelketa izan da, non lasterketan lortutako
postuaren arabera puntuan banatu eta bi etapen artean gehien batzen zituenak,
Kriteriuma irabaziko zuen. Bada, larunbatean Lazkaon hasi eta Lazkao mendin
amaitu zen lasterketan Xabier Aranzeta antzuolarra izan zen garailea.

 Lasterketa
hasieran sortu zen ihesaldian Unai Retolaza sartu zen eta atzetik sortutako
bigarren ihesaldi batean Xabier Aranzeta sartu zen. Azkenik atzekoak aurrekoak
harrapatu ondoren, Lazkaomendiko maldetan Aranzetak indartsuena zela erakutsi
zuen. Horrenbestez lider maillota jastea lortu zuen mendiko sariarekin batera.
Lokatzak, Ander Telleria, Ion Rivero, aipatutako Xabier Aranzeta eta Unai
Retolaza
eta zulatua izan zuen Anartz Garcia izan zuen irteera eta guztiek lortu
zuten helmugara heltzea talde lan ikaragarria egin ostean.
 
Aldiz
igandean, Seguran ospatutako lasrterketan, Sumoficeko txirrindulariek lan
eskerga egin ondoren lidergoa defendatzeko, sailkapen nagusiko hirugarren
postuarekin konformatu beharra izan zuten, Sumofic taldearendako asteburu ezin
hobea borobilduz. Aipatu beharra dago, kriterium honetan, taldeak bikain
erantzun duela eta horren adielazle Aranzetak lortutako garaipenean eginiko lana
eta bigarren etapan guztiek, bakoitzaren aukerak baztertu eta lidergoa
defendatzeko jarritako borondate guztia