Hileko artxiboak: iraila 2008

Soraluce E.Koop. Sai nagusia – II Osintxuko Ziklokrosa

Aurten ere, Lokatza Ziklismo Eskolak, Osintxun ziklokrosa antolatuko du iaz gertatu bezala. Aurtengoa bigarren urtea izango da gurean ziklokrosa izango dena. Iazko esperientzia postiboa ikusirik, bai lokatzak eta bai Osintxuko bizilaguna, prestu agertu dira bigarren urtez jarraian, debagoienean ziklokrosa izateko. Aurten nobedade bezala, nesken lasterketa izango da. Lokatzaren proposamena, Espainiako txapelketan egiten den bezala, maila guztietako (kadete, gazte eta elite) neskak elkartu eta lasterketa bat egitea da, bukaeran maila bakoitzarentzako sailkapen desberdin bat eginez. Lasterketa azaroaren 9an ospatuko da eta bien bitartean, zirkuituan, partehartzaileetan eta ziklokrosak eskatzen duen lanetan dihardu Lokatzak lanean, Osintxuko bizilagunen laguntzaz