Hileko artxiboak: azaroa 2007

Irungo peñaren afaria

Dakizuenez, bergarako txirrinduzale kuadrila batek urtero egiten dugu afari bat San Prudentzion denboraldia amaitzeko eta gure lagun diren txirrindulariekin egoteko. Oien artean, fijo da Juanma Garate, kadete mailatik ezagutzen dugun korredoria eta talde honekin arreman eztua mantentzen duena. Azkenengo urte honetan egoten ginen bakoitzean esaten zigun: “Aurten nere irungo peñaren afarira etorri behar zerate”, eta guk hitza artu ta joan zen larunbatean, hilak 23an, han izan ginen Iñaki Pedrejon, Martin Etxeberria eta Migel Angel Larrañaga “representante” bezela.


juanma irun 07-1


 Ez dago esan beharrik primeran tratatu gintuela eta hainbat peñista esagutzeko aukera izan ginen: Iker lehendakaria, Eduardo, Jose Antonio Martiarena, bere iloba Iñaki, Juanmaren ama eta bezte batzuk. Danera ogeitamar bat lagun bildu ginen. Ilusio handia egin zigun, baita, Jose Mari Etxepare agurtzia hainbeste urte pasa ta gero. Juanma jubenila zenean elkarrekin joaten ginen karreretako kotxean Irunes eta Lokatzako zuzendariak eta bera zen irungo taldearen arduraduna.
 
Afaria lehenengo mailakoa prestatu ziguten eta tertulia oso atsegina eta luzea atera zen. Pasadizo mordo bat kontatu eta baita kilometro pila bat, egin zituzten Juanma eta bere lagunek mahitik mugitu gabe. Kuadrila benetan jatorra. Bukaeran argazki batzuk egin genituen eta, aurrera begira, gure arteko harremanak estutzeari buruz jardun genuen, kontuan hartuta garrantzitzuena Juanma animatzea dela zenbat eta leku gehienetan.

Txirrinduzaleen afaria 2007

Azaroan ohikoa dugun bezala, herriko txirrinduzaleok  denboraldia agurtu genuen egubakoitzean, Elorregiko Alkartasuna elkartean.


 



 


 41 lagun elkartu ginen giro ezin hobean afaltzeko eta tartean ziren Mikel Astarloza, Patxi Vila, Juanma Garate eta Lander Aperribai txirrindulari profesionalak, bizikleta utzi ondoren gaur egun kazetari lanak egiten dituen Iñigo Chaurreau eta amateur mailan ari diren Gurutz Larrea, Asier Penabad, Kepa Varela eta Unai Arantzabal, Lokatzako harrobitik irtendakoak laurak.


Felix Zubiak, Iñaki Pedrejonek eta Mikel Larrañaga Lokatzako presidenteak antolatu zuten afaria eta etorritako txirrindulari guztiek oroigarri bana eraman zuten etxera. Astarlozak, Vilak eta Garatek denboraldi bikaina egin dute eta hurrengo denboraldian garaipen batekin borobiltzeko itxaropena azaldu zuten. Lander Aperribaik (aita bergararra du, Jose Ramon) profesionaletan emandako lehen denboraldia gogorra izan dela aitortu zuen, batez ere bere buruari jarritako presioagatik. Opariaz gain, guztiek zaleon txaloak jaso zituzten afalostean. Era berean, Felix Zubiak Iñigo Larrañaga eta Asier Sanchez zoriondu zituen, joan den azaroaren 1ean Osintxun jokatutako ziklo-kros proba aurrera eramateagatik.


 


Txirrinduzaleok 1993tik egiten dugu denboraldi amaierako afaria Elorregin. Urte hartan Ramontxu Gonzalez Arrieta izan zen gonbidatu bakarra. Ordutik makina bat txirrindulari ekarri ditugu: Xabier Lazpiur, Jon Odriozola, Markel Irizar (oñatiarrek ezin izan zuten egubakoitzean etorri), Asier Guenetxea, Alvaro Gonzalez de Galdeano, Cesar Solaun, Roberto Laiseka…


 


Marino Lejarretak egiten zuen moduan Iñaki Pedrejonek eta Fernando Ezenarrok hiru itzuli handiak egin dituzte aurten: Giroa, Tourra eta Espainiako Itzulia. Pedrejonek gogoratzen duenez,  Espainiako Itzulian Laisekarekin egin zuten topo, antolatzaileek Ordino Arcalisen egin zioten omenaldian. Fermin Aramendi kazetaria han zebilen, Laiseka elkarrizketatu nahian. Eta Laisekak Aramendiri: “Egon, lehenbizi  hauekin argazkia ateratzera noa, bizi guztian animatu naute-eta”. Bergarar koadrila aski ezaguna da txirrindularien artean. Datorren urterako, Euskal Herriko lasterketak zein itzuli handiez gain, Flandeseko Itzulira joateko asmoa dute taldeko batzuek. Bitartean, atseden hartzeko ordua da orain. Txirrindulariek bezala, kilometro ugari utzi ditugu atzean.

Osintxuko lasterketaren emaitzak eta argazkiak

Hemen daukazue lasterketaren emaitzak eta hainbat argazki. Bestalde, Osintxuko Ziklokrosseko zozketaren zenbaki saritua 575 da. Boletoaren jabea gurekin kontaktuan jar dadila telefono honetara deituz: 649693302

Sailkapenak

Argazkiak:

http://www.barakaldesa.com/Fotos%20barakaldesa/Osintxu%202007/index

http://oskarmatxin.com/web/index.php?option=com_zoom&Itemid=54&catid=4

http://www.txirrindulari.net/