Asteburuko lasterketak

Astebukaera honetan kadeteak Eibarren dute konpetizioa  igandean goizeko 10.00 -etan. 55,5 kilometro egin beharko dituzte, gure herritik pasatuz 10:50 inguruan (Bergarako bariante osoa egin eta gero Alto Hornos-eko rotondan egingo dute itzulia Eibarrera bueltatzeko). Argi Xabier Aranzetarekin, forman bait dago!

Bestalde, jubenilek Azpeitian dute zita larunbat atzaldean. Lasterketan Azkarateko gaina igoko dute gero Loiolan izango duten helmugara iristeko. Ea Iban Caballerok aurreko asteko lasterketan egin zuena hobetzeko gai den!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude