Hileko artxiboak: azaroa 2009

Txirrinduzaleen afaria Elorregin

Urtero bezala, aurten ere, Bergarako txirrinduzaleok Elorregin elkartu gara. betiko moduan jan ta edan bapo, umore onean eta txirrindularitza giro
paregabean. Gonbidatuen artean, Juanma Garate (argazkian Iban Caballerokin )Rabobankeko txirrindulariaz gain,
Euskaltel Euskadiko Mikel Astarloza,(argazkian Asier Penabadekin),  datorren urtean  Armstrongen ondoan
lehiatuko den Markel Irizar(argazkian Xabier Aranzetakin) Oñatiarra eta Patxi Vila(argazkian Unai Martinezekin)Beratarra ere izan ziren.
Hauekin batera, txirrindularitza munduan izena izan duten eta oraindik duten
beste lagun batzuk ere izan ziren, Ion Odriozola, txirrindulari ohia eta
zuzendari ohia, Mikel Pradera (argazkian KepaVarelakin)txirrindulari ohia eta orain Euskadiko federazioan
hautatzaile lanetan dabilena, Iñigo Chaurreau AG2Rko txirrindulari ohia eta
orain Euskadiko federazioko zuzendari teknikoa eta Herri Irratiko esataria.
Hauekin batera, Iruneko Juanma Garate peñako ordezkariak  ere izan ziren.

 
Baina hauek ez ziren gabeko protagonista bakarrak izan. Lokatzatik
pasatako txirrindulari amateurrak eta orain arte gazte mailan lehiatzen ibili
direnak ere izan genituen. Lehenegoetan, Asier Penabad, aurten taldez aldatu eta
Bidelanen korrituko duena, Iban Caballero beste urte betez Debabarrena taldean
arituko dena eta aurten bizikleta utziko duen Kepa Varela ere izan genuen. Gazte
mailakoen artean, Xabier Aranzeta antzuolarra aurten Debabarrena taldean ibiliko
dena eta Unai Martinez, kategoria aldaketarekin, txirrindularitza utziko
duelarik.
 
Ohiturari jarraituz, afari ederra eta bukaeran opari banaketa
eta bideo emanaldia izan genuen. Opariak, txirrindulari direnentzat eta
txirrindulari izan direnentzat egon ziren eta opariarekin batera, Chaurreau
edukita, guztiek galdera sorta bati erantzun zien, nola ez, txirrindularitza eta
umorea uztartuz. Aipatu, Kepa Varelak, txirrindularitza utziko duela eta,
Lokatzari eskertuz, bere kirol bizitzako argazkiekin eginiko mural bat opraitu
zion. Ondoren, teknologia berriekin, bideo emanalditxo bat egon zen. Batetik,
Peiori egindako omenaldaren argazki eta bideoak ikusi ziren eta ondoren, Garate
peñakoek, Vuelta Españara egindako bidaiako argazkiak. Hauekin batera, Juanmank
Tourrean irabazitako etaparen irudiak eta baita, Vuelta España, azkenekoz
Bergaratik pasatu zeneko irudiak.
 
Bukaeran, guztiak batera, argazkia
atera eta datorren urteari begira geratu gara