Hileko artxiboak: martxoa 2008

Txirrindulari bergararrak profesionalen artean

Pasa den Aste
Santuan, Kepa Varela, Cafés Baque taldeko txirrindularia eta Unai Aranzabal,
Bidelan-Kirolgiko txirrindularia, Gipuzkoa-Moyua -gipuzkoako selekzioa-
taldearekin Classic Loire Atlantique eta La Roue Tourangelle UCI mailako
lasterketa profesionalak korritu dituzte. Bata martxoaren 21ean,
ostirala, ospatu zen eta bigarrena martxoaren 23an, domeka.
 unai eta varela frantzian

 
Ostiraleko
lasterketak 180 kilometro luze zituen, 18 kilometroko zirkuitu bati 10 itzuli
egin behar zitzaizkion. Nantes hiriko inguruetan ospatu zen eta besteak beste
Jimy Casper Tourrean etapak irabazitako txirrindulari frantziarra zegoen.
Lasterketa lehen kilometrotik puskatu zen, izan ere, meendateerik izan ez arren,
ibilbidea errepide estuetatik zihoan, gora behera askorekin eta zirkuituak
zituen lautada guneetan haizeak sahietsetik jotzen zuen gogor. Eguraldia ere
etzuten lagun izan euria eta hotza izan bait zen. Lasterketaren gogortasunaren
adierazle helmugaratu ziren txirrindulari kopuru urria, irteeran izan ziren 170
txirrindularitatik 45ek soilik lortu zuten amaitzea. Kepa Varelak lehen itzulian
lasterketa uzti beharren aurkitu zen, izan ere erorketa batek tropela guztiz
txikituta utzi zuen eta tropel buruan, Agritubel eta Rabobank taldeek erritmo
oso gogorra jarri zuten lasterketa guztiz apurtzeko asmotan. Unai Aranzabalek
aldiz, azken itzulian uzti zuen lasterketa, izan ere janarekin arazoak izan
zituen, gainera erretiratu zen azken txirrindularia izan zen. Besteak beste,
aurrez aipatutako Agritubel (Frantzia), Rabobank (Holanda), Kalev (Errusia),
Designa Kooken (Dinamarka), ISD (Ukrainia), Vende U (Frantzia), AG2R (Frantzia),
Auber 93 (Frantzia)… taldeak zeuden.
 
Aldiz domekako lasterketan, biak
ala biak, lasterketa bikain amaitzea lortu zuten. Lasterketa honek ere, errepide
estuak, haize babesak, lautadan abiadura bildurgarriak.. zituen eta zituen 195
kilometroetatik, azkeneko 25ak, Paris-Tours lasterketa ospetsuaren kilometro
berdintsuak zituen. Lasterketa hau Tours inguruan ospatu zen, eta bertan ere
talde profesional ugari izan ziren parte hartzen, Canadatik, Belgikatik,
Frantziatik, Suitzatik, Ukrainiatik, Dinamarkatik, Letoniatik, Errusiatik…
Unai Aranzabalek tropeleko esprintean, 4. posturako lehian, hesien kontra itxi
zuten eta ezin izan zuen behar bezala esprintatu eta Kepa Varelak bere lana
bikain burutu ondoren azken kilometrotan minutu batzuk galdu zituen
tropelarekiko.
 
Bi txirrindulariak pozik agertu ziren egindako lanarekin
eta jasotako esperientziarekin, profesionalekin lotsa gabe korritzeko balio
dutela erakutsi dute biek. Lokatza Ziklismo Eskolan hasitako bi txirrindulari
hauek, bi lasterketa hauetan bere etorkizunerako garrantsitsua izango den
teknika eta esperientzia jaso dute. Izan ere Euskal Herrian aurkitzen ez duten
ibilbide motak izan dute, eta hemen, aurkitzen ez duten parte hartze maila
aurkitu dute. Bi lasterketa hauetan, ibilbide lauetan eta muino txikietan bikain
ibiltzen diren txirrindulari garai eta gihartsuen kontra egin dute eta konturatu
dira, txirrindularitza ez dela mendate gogorretan gora ibiltzea solik, badaudela
beste ibilbide mota batzuk eta beste txirrindulari mota batzuk, eta guztietan
ibiltzen ikasi behar dela. Horretan Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak lan
bikaina egiten du Gipuzkoa-Moyua proiektuarekin

Estreinaldi bikaina

Larunbatean, Zarautzen izandako kadeteen lasterketan, Mikel Aristi lokatzako
txirrindulariak 3. postua lortu zuen denboraldia honetan parte hartzen zuen
lelengo proban. Era berean, bere taldekideek lasterketa txukuna egin zuten, Ion
Rivero
30. postuan eta Aitor Laskurain 37. postuan sailkatuz. Taldekako
sailkapenean 5. postua lortu zuten Sumofic etxeko txirrindulariek

Lokatzako taldeen argazkiak

Hemen daukazue errepideko denboraldirako izango ditugun taldeen argazkiak. Ea aurtengo urtea aurrekoa bezain ona irtetetzen den¡
 
Lokatza Alebinak 2008 (Ezkerretik eskumara) Peio Garitano
(Zuzendaria), Ignacio Dulanto, Martin Telleria eta Martin Martinez



Lokatza Infantilak 2008 (Ezkerretik eskumara)
Peio Garitano
(Zuzendaria), Asier Taboada, Ion Odriozola, Iñigo Aguirrezabal, Txomin
Larrañaga, Mikel Mugika, Andoni Lasa, Julen Irizar eta Aitor Kortabarria

Lokatza Infantilak 2008

Lokatza Kadeteak 2008 (Ezkerretik eskumara)
Iñigo Larrañaga
(Zuzendaria), Ander Telleria, Anartz Garcia, Ion Rivero, Unai Retolaza, Hodei
Orobengoa, Mikel Aristi, Aitor Laskurain eta Eneko Lizarralde

Lokatza Kadeteak 2008

Lokatza Jubenilak 2008 (Ezkerretik eskumara)
Iker Sanchez
(Zuzendaria), Xabier Aranzeta eta Unai Martinez

Lokatza Jubenilak 2008