Etiketa honen artxiboa: woodstock

Woodstock, memoriaren kutxara?

Berrogei urte
geroago Woodstock ez da izango Woodstock. Urte honetan ez da egongo
milioi erdi pertsona bakea eskatzen gerraren aurka. Ez da egongo
milioi erdi pertsona marihuana erretzen eta LSD hartzen (sic), ezta
ere goputzak amodio askeari ematen. Uda honetan ez da egongo milioi
erdi pertsona amerikar estatu batuetako rock talde handiak entzuten
momentuko kontrakulturari musika jartzen dietenak” (Público,
2009-08-09. Etxean itzulita).

Hori da atzo hiru orritako
notizian ekarri zuen berria maila nazionaleko Público
egunkariak. Hemen aipatu nuen orain dela hilabete batzuk notizia
zoragarri on bat jaso nuela jakitean Woodstock musika jaia dohain
antolatuko zutela bere berrogeigarren urtemuga ospatzeko. Badirudi
nazioartean bizi dugun krisi ekonomikoak berri horri 180 graduko bira
eman diotela eta oraingo honetan datorren astean ospatu behar zen
jaia bertan behera geratu dela.

David Frikeren esanetan
(gaur egun Rolling Stones aldizkarian dihardu lanean) Woodstock ez
da beharrezkoa eta 1969ko espiritua ez da existitzen
. Hainbeste
aldatu da mundua 40 urteetan? Ez ahal dute garaiko errebindikazio
batzuk zutik irauten? Beste hamaika galdera egingo nituzke gai honi
buruz baina pena bat da 1969an bizi ez zutenek ezin berriz bizitzea
garai hartan gertatutakoa. Woodstock XX. mendean egon zen kultur
ekintzarik handiena izan zen eta horri omenaldi bat egitea hamar
urtean behin gutxienez tristea da. Gaur eguneko gizartearentzat
1969ko abuztuko egun haietan bizi izandakoaren aukera kendu
digutenaren sentipena daukat.

Woodstock, bere oinarrietara

Ostiralean
Durangora nindoala kotxean berri pozgarri bat entzun nuen irratian. Euskadi
irratiaren arabera 2009an Woodstock makrofestaren edizio berri bat ospatu eta bere
oinrrietara itzuliko da. Notizia ona musika maite dutenentzat, hippientzat,
romantikoentzat, malenkoniatsuentzat…

Gauen berriz
berri horri ziurtatu nuen eta sarean nabigatzen nengoela El Pais egunkariko
artikuluarekin
egin nuen topo. Honen arabera oraindik sarreren prezioak ez
daude erabakita baina 30. urteurrena baino askosaz merkeagoak eta eskuragarriak
izango dira (irratian entzun nuen dohainik izango dela). 30. urteurrenean
sarrerek 180 dolar kostatzera heldu ziren eta ur botila batek 5 dolar.

Talde mitiko batzuek joko duten zurrumurrua dago (The Who, Santana…)
baina oraindik ia ezer ez da ofiziala.