Etiketaren artxiboa: pelikulak

Hamalau kilometroa

Deskonektatzen (I). Pelikulak eta liburuak.

Askotan oso
nekatuta egoten naiz entrenamendu saioak gogorrak eta segidan izaten direnean.
Normalean astean 5-6 egunetan entrenatzen dut eta 1-2 egun deskantsatzen ditut.
Egun horiek entrenamendu ikusezinak izaten dira eta garrantzitsuak dira baina
baita ere deskonektatzeko egunak izaten dira normalean.

Deskonektatzeko
kirol mundutik eta irakurri egiten dut. Asko gustatzen zait irakurtzea. Nobelak
ditut gustukoen eta ahal baldin bada euskaraz hobeto. Baina nire karrerari
lotutako liburuak ere irakurtzen ditut, argi daukat gai batzuk beste batzuk
baino gusturago irakurtzen ditudala baina nire karrera irakurtzea beharrezkoa
eta derrigorrezkoa izaten da.

Beste aukera bat
deskonektatzeko pelikulak izaten dira. Asko gustatzen zaizkit DVD-ak jartzea
eta pelikula bat hasieratik bukaeraraino ikustea etenik gabe. Horregatik
ikusten ditudan pelikula gehienak azken aldian, DVDan izaten dira.

Ikusi dudan azkeneko
pelikula Descubriendo nunca jamas izan da eta benetan diotsuet oso ederra dela
ikusteko igande arratsalde batean.

Historiako pelikula onenak

Askotan galdetzen digutenean, zein da
gustukoen duzun pelikula? Bi erantzun posible daude, lehenengoa ez erantzutea
(hamaika arrazoi egon daitezke, horien artean ez gogoratzea ikusi dituzun
pelikula guztiak edo ez jakitea zein den gehien gustatzen zaizuna) eta bat
esatea baina hortik ordu batzuetara berriro oroitaraztea galdera eta damu
izatea. Horregatik jarraian nire uste apalean zinemaren historia garaikidean
egin diren pelikularik onenak aipatuko ditut, eta horretarako nire irizpide
propioak jarraituko ditut (garrantzitsuena: zerbait eragiten didaten pelikulak
asko gustatzen zaizkit). Hor doa lista:

  • Forrest Gump (Behin ikusi eta betiko geratzen zaizu memorian).
  • Rocky (Pasarte ugari historikoak dira. Zein ez da joan
    Philadelphiara eta hango eskailera igo Balboa boxeolaria bezala?).
  • Karate Kid (Mutil ugarik amesten dutena gauzatzen du Samuel
    Larusso karatekariak, lana eginez bere espezialitatean onena izan).
  • Jurassic Park (Ordu pare batez berriro sinetsi genuen posible zela
    dinosauroak bizitzara bueltatzea).
  • Jack (Negar batean bukatzen da pelikula mutikoa 18 urterekin
    unibertsitatera joaten denan, baina errealitatean 80 urte inguru dituelarik).
  • Hook (Gure gaztaroko ipuinetako pertsonaia baten istorio ezezaguna
    askorentzat).
  • Cool Runnings, Elegidos para el triunfo (Motibatzeko pelikula
    dudarik gabe.).
  • El club de los poetas muertos (Adaptazio eskas xamar geratzen da
    liburutik pantailara. Gomendagarriagoa da lehenengo liburua irakurtzea eta
    ondoren filma ikustea).
  • Regreso al futuro (George Lucasen arte lanetako bat, kotxearekin
    denboran bidaiatu genezakeela nahi izan genuen askok hori ikusi ondoren).
  • La milla verde (Justizia askotan itsua denaren froga, garaia
    desberdina izan arren errealitatearen isla)

Eta zuen pelikula gustukoenak zeintzuk dira? Zein uste duzu falta dela
lista honetan?