Etiketaren artxiboa: lasexta

Gripe horia


Gaur, euskal blogosferako
txoko honetatik, egunero gure artean jasaten dugun gaixotasun bati
buruz hitz egitera noa. Artikulu hau ez doa famatua egin den A
gripeari buruz baina bai azken hamarkada luzean ulertezina egin den
fenomeno bati buruz. Gripe horiari buruz hitz egingo dut. Askok
ziurrenik ez duzue jakingo zeri buruz ari naizen baina aipatzen badut
munduan den familia ezagunenari buruz doala eta kolore nagusia horia
dela askok asmatuko jada erantzuna izango duzue.

Simpsondarrak gure artean eta
egunerokoan kokatu diren fenomeno arraro horietakoa da.Hogei urte
bete dute sortu zirenetik. Zergatik iraun duten eta iraungo duten
hainbeste denbora gure artean erantzutea oso zaila bilakatu da.
Faktore asko kontuan hartu behar dira gutxi gora beherako azalpen on
bat emateko egunero ordubete agertu arren telebistan eta hamaika
errepikapen ondoren urtetik urtera jarraitzaile kopurua hasiz baitoa.

  • Dibertigarriak.
    Barre egiteko erraztasuna dute eta ikusten dituzun bitartean
    errealitatetik deskonektatu dezakezu saioak irauten duen bitartean.
    Erabiltzen duten humorea asko landutakoa da eta azken produktua
    ikusleak erraz har lezake.

  • Kritikoak. Agian
    familiaren ikuspegi ilunenetakoa baina agerian jartzen dena. Gizarte
    amerikarraren alderdi askorekin sartzen da baina beste lurralde
    batzuk ez dira atzean gelditzen. Gogoratzen dut kapitulu batean
    Simpsondarrak Brasilera joan behar izan zutela eta herrialde hau oso
    degradatua islatu zuten. Pobrezia edonon azaltzen zen. Uste dut,
    oker ez banago, Brasilgo gobernuak oso gogor kritikatu zuela
    telesaileko sortzailea, Matt Groening, errealitate guztiz desberdin
    bat irudikatu zutelako. Hori ez zen izan propagandarik hoberena
    hegoamerikar herrialde horrentzat.

  • Pertsonai landuak.
    Askotan galdetzen badugu gure buruari zein pertsonaiekin geratuko
    ginatekeen ziur aski ezingo genuke aukeratu bat edo beste. Zergatik?
    Erantzuna oso erraza da. Imajinagaitza da familia honetako istorioak
    pertsonai nagusiren bat faltako balitz (Homer, Marge, Bart, Lisa edo
    Maggie).

  • Ordutegia. Beti
    lagundu izan dio gure herrialdean arrakasta izatea jarri dioten
    ordutegia. Bazkalordua ordu egoki bat da audientziak gora egiten
    duelako, gainera albistegi nagusiak jarri baino lehenago kokatu dira
    eta ohikoa izaten da familia honen gorabeherak ikusi tentsio apur
    bat kentzeko eta ondoren errealitatera itzuli. Antzerako beste
    produktu batzuk egon dira ordutegiaren kokapenarengatik ez dutela
    hainbesterako arrakasta izan, South Park-eko marrazki ganberroagoak
    esate baterako. Marrazki bizidun haiek ordu txikitan jartzen
    zituzten eduki ez egokiagatik, eta gaur egun uste dut desagertuta
    daudela.

  • Konpetentzia.
    Hala ere esan behar da lehia badagoela. Antzerako telesailak ikusi
    daitezke bai Antena 3 katean baita La Sextan ere. Adibidez Padre de
    familia edo American dad. Zergatik dute beraz familia horiak
    gehiengoa? Besteak antzekoak direlako baina ez berdinak eta hiru
    telesailak osagarriak direlako bata bestearekiko.

  • Gaurkotasuna.
    Hori da azaltzen dutela. Urteak eta urteak izan arren. Garai
    berrietara jakin dute egokitzen. Beste pertsonai famatu batzuk
    adibidez ez dute jakin aldaketa horiek egiten. Burura etortzen
    zaizkit Zipi eta Zape anaiak.

Zorionak beraz hemendik
familia horiari eta urte askotarako! Gutxienez beste hogei.

La Sextaren alde nago

Telecinco eta la Sexta kate pribatuen artean hika
mika bat sortu da lehenengoak esan duela bigarrenak bere telebista saioetako
irudiak erabiltzen dituela bigarrenaren telebista saioak sortzeko.

Se lo que
hicisteis saioaren aurka doa hain zuzen ere Telecinco. Baina la Sextak zuzen erabiltzen
ditu irudiak beti aipatzen duelako iturria, eta ez du bakarrik Telecincoko
irudiak erabiltzen beste kate pribatu eta publiko batzuetako atalak ere
erabiltzen ditu beraien telebista saioa osatzeko.

Gainera Telecinco
ez doa oso zuzen, berak zapping saioak ere badituelako (El capturador de
imagenes adibiderik garbiena da). Beraz Telecincok auzia irabazten baldin badu
bere telebista saioetatik horrelakoak kenduko al ditu? Eta garrantzitsuagoa
dena, orain dela urte batzuk hasi zen modarekin zapping saioak egiteko, saio
guzti horiek desagertuko dira?

Telecinco berak
hamaika akzio ez legalak egin ditu bere saioetan eta ez ditu beraien
teleberrietan aipatzen. Hamaika denuntzia jaso ditu besteak beste kotxeetako
matrikulak ez borratzearren, umeen aurpegiak erakustearren La noria eta
horrelako saioetan bezalakoetan eta garrantzitsua dena Esta pasando saioak denuntzia
bat jaso zuen erreportaje batean erabilitako iturriak ez aipatzearren.

Paolo Basile,
Telecincoko zuzendariak, eta konpainiak aurrerapauso bat gehiago eman dute
zentsuraren alde eta adierazpen askatasunaren kontra. Youtuberi irabazi zion
bere auzian bere garaian. Salaketa honek argi eta garbi adierazten du katea
krisian dagoela eskaintzen duena ez delako kalitatezkoa eta lehia altua delako.

Hori guztiagatik eta Telecicoko jarrera ez zaidalako batere gustatzen:
Ni la Sextarekin
nago. Gora Angel Martin eta Patricia Conde!!!

Gustuko ditudan telebistako pertsonaiak (I)

Telebistan agertzen diren hamaika
pertsonaietatik hamaika saiotan, jendearen gustuak anitzak direnez, pertsona
batzuk gehiago gustatuko zaizkigu beste batzuk baino. Interneteko txoko umil
honetatik telebistan agertzen diren eta gogoko ditudan zenbait pertsonai
aurkeztuko dizuet.

Andreu
Buenafuente

La Sexta kateko night show-eko
burua betidanik gustatu izan zait, eta agian lehiarik ez duenetik orain dela
hiru bat urtetatik (Eva Hache kenduta noski) askoz gehiago gustatzen zait.

Nire ustez Andreu komunikatzaile ona da, bere
lana seriotasun handiz hartzen duena eta badakiena zer ari den egiten.
Arriskuak hartzea gustatzen zaion pertsona bat da, biharkoan pentsatu gabe.
Ongi irteten dela esperimentua, bikain. Gaizki irteten dela, ez da ezer
gertatzen, bizitzan denak du soluzioa heriotzak salbu. Arrisku horren adibide
garbiena Rodolfo Chiquilicuatre pertsonaia izan zen. Hori asmatu eta gero gol
bikaina sartu zion estatuko telebista publikoari telebista kate pribatu batetik.
Azkenean ideia horren kontra zeudenak ere, Uribarri esataria, aurkezlearen eta
bere taldearen aurrean belaunikatu behar izan zuten.

Fama handia eduki arren, jende gazteari ideia
berriekin doanari, aukera ematen die. Hor dugu argi eta garbi Berto, bere loba
fikzioan. Uda honetan eta sasoi batean telebista kateek beraien kalitatea
jaitsi egiten dutenean, arrakasta handia izan du Bertok gidatutako late show-ak.

Argi dagoena talde bikaina daukala atzean
Andreuk. El terrat taldea humorean gaur egun estatuan dagoen gauzarik
onenetakoa da. Adibidetzat bideo hau dugu, non oinarritzat Obamaren bideo bat
hartuz beraien erara moldatu zuten Rodolfo Chiquilicuatreri laguntza emateko
asmoz Eurovisioneko erronkan. Esketxa duda gabe oso handia da.

Batez ere Andreu Buenafente gogoko dut bera
ikusiz oso ondo igarotzen dudalako. Ditudan arazoak ordubetez edo ahaztu egiten
zaizkit. Gainera blogaria da eta berak idazten duena, gustatu ala ez gustatu,
ikusi egin behar dira. Bere bloga ikusiz gauza asko ikasten baitira, era
diferente bat dauka idazteko. Batzuetan argazki batzuk komentatzen ditu, beste
batzuetan berari gertatutakoak, beste batzuetan gustuko dituen bideoak jartzen
ditu… Merezi du bere blogari begirada bat ematea.

Hala ere baina bat jarriko diot aurkezle honi. Erabiltzen duen ordutegia
bere lana gauzatzeko ez zait asko gustatzen. Ordubete gutxienez aurreratuko
balitz bere saioa jende gehiagori iritsiko litzaioke bere produktua eta hori
askorentzat oso aberasgarria izango litzateke.