Etiketaren artxiboa: kronikak

Melankoliko

Herenegun
interneten nabigatzen nenbilela gaua harrigarriak aurkitu nituen nire antzinaroari
buruz. A ze garai ederrak igeriketa zeharkaldietako kronikak idazten nituenean!
Pasioz betetzen nituen orduak eta orduak gogoratzen udako goizetako igeriketa
txapelketak kostaldean.

Hau Nojako
igeriketa zeharkaldiari buruzko garai hartako kronika da. Nire lehenengo
kronika hain zuzen ere.

Uda bat trabesiak egiten… NOJAKO TRABESIA

Florencio, bigarrenean bai.

Ez zuen itxaron hirugarren aldira arte. Jonathan Florencio-k irabazi egin
zuen bigarren saiakeran. Lehenengo urtean podiumeko lehengo mailatik pauso
batera gelditu zen. Aurten berriz, ez. Azkenean irabazi egin zuen proba hau.
Domeka goiz baten, eguraldiak igerilariekin jolasean, Jonny, horrela deitzen
diotela bere lurraldetik, Gorka Ripa eta Iñaki Guridiri gainendu zen.

Jonathan-ek probaren errekorra paurtu zuen eta 43 minutu eta 39 segundutan
utzi zuen marka berria. Jarraian, esan dudanez, Gorka Ripak 46 minutu eta 20
segundu eginez eta hirugarren Iñaki Guridi oñatiarra 46 minutu eta erdirekin.

3.500 mteroko probari buruz, hasi Tris-eko hondartzan eta bukatu
Trengandin-en. Oraingo urtean 66 igarilarik hartu zuten parte. Gehienak mutilak
ziren. Ura hotza zegoen baina lehengo urtean baino beroagoa. Ibilbidean zehar
ez zegoen ezer seinalizatua. Ibilbidea arroken artean zen eta igerilari bat
kexatu egin zen “bolla bat jar zezatela behitzat ikusteko non zeuden
arrokak. Momentu batez arrokak eskuekin ikutu egiten ziren”. Kexatu dira
ibilbide erdian ura oso zikina zegoela ere “burua uretatik kanpo eraman
behar zen eta horrek lepoa asko nekarazten du”.

Aloña Mendi.

Zortzi igerilari joan ziren eta zortzirek bukatu zuten. Egun zoragarri bat
oñatiarrentzat. Talde on bat, emaitza on batekin. Hiru talde egin ziren. Bata
Iñaki Guridi, taldearen liderra, Tiago Gonçalvez eta Sebastian Dario osatua.
Proba topera egin zuten eta beraien asmoa lortu zuten, lehengo hamabosten
artean sartzea. Bigarren taldean beste igerilari batzuk zeuden ez topera, baina
euren mailarako oso ondo egin zuten proba. Talde horretan tiratzen Ihanire
Urteaga jarri zen, joan zen neska bakarra eta proba hau egiten duen Oñatiko
lehenengo neska. Gero laguntzaile modura Iban Perez. Atzealdean andoni Galdos
pre-seniorra zegoen eta azkenik Jon Cantero, nondik zihoan ez zekiena. Azkenik,
hirugarren igerilaria baina triatleta dena eta Aloña Mendi igeri taldearekin
trabesia egiten duena, Jesus Cantero, Jon Canteroren aita. Entrenamendu
gutxirekin, urak eramateko jarri zen. Meritua du hainbeste urterekin horrelako
proba gogor bat egiteak! Izan ere, herri honetan, jendeak eskubaloirari eta
futbolari halako afizioa izanda, horrelako igerilari taldea edukitzea meritu
handia da.

Aupa Aloña!!!

Euri asko egin du
harrezkero eta nabaritzen da aldatu egin dudala. Orain ere idazten jarraitzen
dut, baina zorionez gauza gehiagori buruz eta ikuspegia ere aldatu zait. Besterik
gabe, kronika hauek ikustean (irakurtzeak beldur ematen didalako) garai onak
eta oroitzapen politak ekartzen dizkit burura.

Eta ni galdetzen naiz… Nolakoak izango dira kazetarien lehen kronikak
profesional bihurtu aurretik?