Etiketaren artxiboa: irakurlekluba

Irakurle kluba


Ostegun gauean Gasteizen izan
nintzen eta askok pentsatzen baduzue ikasle unibertsitarioa izanda
festara joan nintzela oker zaudete. Hilabetero Hikaateneoan ospatzen
den eta Iban Zalduak zuzentzen duen Irakurle klubera hurbildu
nintzen. Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren Ihes ederra eleberri
grafikoa izan genuen hizpide. Aukera izan genuen gainera liburuaren
autoreekin hitz egiteko. Esperientzia benetan polita eta irrikatan
berriro hurrengo Irakurle klubeko zitaren zain.

Baina oraingoan ez dut gau
hartako laburpen bat egin nahi, irakurle klub batek suposatu dezakeen
aurrerakada gizartean analizatu nahi dut. Irakurtzea, guztiok dakigun
bezala, ez da gauza bat oso ohikoa. Egia da eta ez dut ezeztatuko
inoiz baino gehiago irakurtzen eta publikatzen dela (pertsona batzuk
beste batzuk baino gehiago irakurtzen dute baina kontutan izanda
beste Europako herrialde batzuekin hemen oso gutxi irakurtzen da.
Finlandian adibidez eskoletako ikasleek astean liburu bat irakurtzen
dute batez beste). Horregatik uste dut irakurle klubek bultzada bat
suposatu dezaketela irakurketaren ekintzari. Irakurtzea oso gogorra
egiten da. Bakarrik egiten den lan bat. Denbora eskatzen duena eta
gaur egun bizi garen gizartean aisialdirako aukera aunitz dituena
agian ekintzarik erakagarrienetakoen artean ez dagoena. Gauzak
aldatzen dira berriz jakiten duzunean zuk irakurritako zerbait beste
batek irakurriko duela eta aukera izango duzula pertsona horrekin
irakurritakoari buruz hitz egiteko. Hori aurrerapauso bat da
irakurketa sustatzeko.

Beste gauza on bat ateratzen
dudana ostegun gauetik da oso giro polita bizi izan nuela. Jende
dezente bildu ginen, hogei lagun inguru, eta irakurketa ezberdinak
azaltzeko aukera egon zen. Hori ere oso ona izan daiteke irakurketa
sustatzeko. Ikustea ez zarela bakarra liburu bat irakurtzen,
positiboa izan daiteke aurrerantzean beste liburu batzuk hartzeko eta
irakurtzeko.

Hiru ondorio atera ditzaket
gau horri buruz:

  • Irakurle klubak ekintza
    onak dira irakurketa sustatzeko.

  • Irakurle klubetan jende
    jatorra dago, afizio bat elkarbanatzeko aukera baitago.

  • Irakurle klub batetik
    atera daitezkeen irakurketak oso aberasgarriak izan daitezke
    etorkizun baterako.