Etiketaren artxiboa: ikasle mundua

Enrike Aranari elkarrizketa

Azkenean lortu dut Enrike Arana oñatiarrari elkarrizketa egitea. Amerikaren Historiarako Sarrera asignatura daukat. Lau hilabeteko lana asignatura hau gainditzeko elkarrizketa bat egitea zen Ameriketara joandako Euskaldun bateri. Nik Henry aukeratu nuen eta 11 traba eduki ondoren azkenean nire helburua bete dut. Bidaiatu beharra nuela eta ezin izan diot lehenago egin elkarrizketa.

Orain astearteko azterketa prestatzen hari naiz beste hirurak ahaztu gabe. Goizeko hamarretan izango da. Lau hilabete osoan emandako materia sartzen da. Beraz, datorren astean bi azterketa. Asignatura: Mediterraneoaren Historia K.a. lehenengo milaurtekoan. Hurrengoa ostiralean: Arkeologia Historikoaren Hastapenak.

Zorte on guztioi eta azterketetan zaudenoi animo.

Hauteskundeak unibertsitatean

Ostegunean hauteskundeak izan ziren nire fakultatean (Filologia, historia eta geografia). Ikasleen ordezkoak hautatzen ziren.

Alde batetik Ikasle Abertzaleak eta beste aldetik Denok . Pasa den urtean bi mila ikasletik (eta datuak fidagarriak badira) % 10ak bozkatu zuen soilik.

Horrek ondorio zuzenak eduki ditu. Alde batetik joan zen urteko haustekundeen kasurik eza ia, eta aurtengo boto emari kopuru handia. Hala uste dut nik.

Seguruenez iaz baino jende gehiago hurbildu zen bozketa ontzira, boto ugari baitzeuden ni hurbildu nintzenean. Eta atzetik ere ilara ederra zegoen.

Aurten beraz espero dut jende gehiago animatu izana lehengo urteko emaitza kaskarrak ikusi eta gero. Botatu duzuena botatuta ere, zorionak parte hartzeagaitik.

Kolaborazio eske

Laguntza eske idazten dizuet. Unibertsitatean Amerikako historiarako sarrera deituriko asignatura daukat. Irakasleak gai bat aukeratu du, Euskaldunak eta Amerikarrak, Amerikarrak eta Euskaldunak. Lau hilabete bukaeran ikerketaren bat egiteko eskatuko digu, gure herriko biztanleak eta Amerikaren artean. Baten batek informazioren bat edukitzen badu Oñatiarrak eta Amerikarrak lotzen dituenei buruz, bidali ezazue informazio hori, edo erantzunen orrian ezarri, mesedez. Asko eskertuko nizueke.

Azken ohar bat, edonork Oñatiko Cristobal-i buruz informazioren bat edukitzen badu,baita ere bidal dezala. Badirudi Cristobal hau ipar mendebaldeko Mexikoko konkistan pertsona garrantzitsua izan zela XVI. mendean.

Gasteizen ikasturtea igarotzera

Batxilergoko titulua atera eta gero, historiako lizentziatura egitera ausartuko naiz. Gasteizeko Euskal Herriko Unibertsitateak duen kanpusean. Nire Oñatitik hiru bat ordu laurdenera kotxean eta bi autobusetara.

Nire lehenengo urte hau ikasle egoitza baten emango dut. Gaur goizean goiz iritsi naiz. Dagoeneko egin ditut lehenengo harremanak. Lauk historia ikasi behar dugu, bik euskaraz eta beste bik erdaraz. Beste batzuk Topografia, Filologiak eta gradu erdiko moduluak. Denetarik dago, eta gainera giro bikaina dago gure artean.
Ordutegia ona dela iruditzen zait, klaseak arratsaldez. Goizean lo egiteko astia badago eta beste gauza asko ere.Ordu libre ugari ditugu gauza anitz egiteko baina garrantzitsuena ikastea da. Esaterako gaur aurkezpena eduki dugu. Ordubete iraun du eta goizeko hamaiketan izan da. Hurrengo orduak irakurtzen eta EGA prestatzen aritu naiz, eta lagunak egiten ikasturte luze honetarako.

Besterik gabe, gaurkoz agurtzen naiz eta hurrengo batean gehiago kontatuko dizuet ikasle bizitzari buruz. Besarkada bat eta ondo izan.

Azken ohar bat: uda Lizarran iragan dut eta orreri buruz idatzi bat egiten ari naiz laster ikusiko duena argia. Besterik gabe, izan pazienteak eta aio!

Azken zazpi azterketak.

Txantxiku Ikastolako batxilergo bigarren mailako ikasleak Eibarrera bidaiatuko dugu selektibitateko azterketak egitera. 14.30etan autobusa artuko dugu eta Bergarako ikasleak hartu ondoren, azterketa lekura joango gara.

Ikasturtean zehar ikasi duguna erakutsi nahi dugu. Batzuntzat aukera ezin hobea izango da bere batez besteko nota igotzeko eta horrela unibertsitatera sartzeko aukerak haundiagotu egingo zaizkio. Zazpi azterketa, ordu eta erdikoa bakoitza. Guztira hamar ordu eta erdi. Lehenengo aldia eta azkena (gauzak ez badira asko okertzen). Tentsioa nabaria izango da, baina nola jokatuko dugu paperaren aurrean? Batek daki.

Animo selektibitatea egin behar duten ikasle guztie eta zorte on!!!

Pd: Nire lagun batek horrela deskribitzen zuen selektibiteta: Lehenengo eguna zaila, lengu eta historia, bigarren eguna zailagoa, ekonomia, geografia eta matematika, ta azkenengo eguna oso erraza, euskera eta ingles. Ez buru ez hankarik.

Sobron

Gaur ez dugu eduki klaserik. Txangoa izan dugu. 8.15etan hartu dugu autobusa kiroldegi aurrean eta Sobron -era abiatu gara. Hango kirol eremuan igaro dugu goiza. Daukagun tentsioa kirola egiten kentzeko aukera izan dugu. Jardunaldi ona ikasle estresatuentzat. Praktikatzen eta normalean gure inguruan ez ditugun kirolak egiten ordu alai batzuk igarotzeko aukera izan dugu. Kirolen artean puenting, rappel, kayak, paintball arku-tiroa… aukeratzeko zeuden.

Gure arteko harremanak estutzeko balio izan da egun hau baita ere. Eta ahazteko azterketekin, baina berriro arratsalde honetatik aurrera ikastera ekin beharko diogu. Biharko emaitzen arabera, batzuk datorren asteazkenerako ikasi beharko dute (selektibitatea) eta beste batzuk ekaina bukaerarako (bigarren sufizientzia).

Zorte on guztioi!

Bukatu da (lehen atala)

Gaur, maiatzak 20, eguerdiko ordu-batak eta erdietan, Txantxiku Ikastolako batxilergo bigarren mailako ikasleok hirugarren hiruhilabeteko azterketak amaitu ditugu.

Bederatzi azterketa egin ondoren, amaitutzat ematen dira ikasturte honetako azterketak. Hemendik aurrera selektibitaterako prestatzen arituko gara eta baten batek zerbait utzi badu, datorren astean izango du bigarren aukera gainditzeko lehenengo insufizientzian. Ikasturtea joan da. Irailean hasi ginen eta orain bukatu dugu. 8 hilabete baino gehiago izan dira. Denetarik egon da gurean: hitzaldiak, Ikastolako egun bat, txangoak… Barre egiteko momentuak eta negar egitekoak ere egon dira. Eskerrak emateko garaia iritsi da, bata besteari zoriontzeko momentua eta norbaitek zer edo zer utzi badu, animatzeko garai da, esanez pertsona horreri burua altxatzeko eta bizitza jarraitu egiten duela.

Bidean geratu zareten denoi, animo, eta aurrera jarraitu duzuenei, zorionak. Askorik eta askori, eskerrik asko hor egoteagatik. Zuei esker iritsi naiz ona.

Historia

Txantxiku Ikastolan ari naiz ikasten, batxilergo bigarren mailan. Hau da nere azkenengo ikasturtea ikastetxe honetan. Datorren urtean ez naiz bueltatuko gelatara klaseak hematera. Ikastetxe honetan behintzet ez.

Azken egun hauetan, nire kurtsoko ikasleak azterketak egiten hari gara. Hirugarren hiruhilebeteko azterketak. Ikasturteko azkenengo azterketak. Dena gainditzen duena, selektibitatea edukiko hemendik gutxira, ekainak 8, 9 eta 10. Ez duena dena gainditzen datorren astean edukiko du bigarren aukera, maiatzaren 23tik 27ra. Eta dena gainditzen badu, selektibitatera baita ere.
Urte hauetan Ikastolako geletatik jende ugari ikusi dut paseatzen. Asko eta asko nire lagunak egin dira, beste batzuk ezagutu ere ez ditut egin ordea. Berdina gertatu zait irakasleekin. Batzuk joan egin dira, beste batzuk etorri.

Urte asko izan dira eta bukatzear dago etapa hau. Bihar berriro bueltatuko gara klasera, goizeko 9:15etan historiako azterketa (Espainiako bigarren errepublika, gerra zibila, Francoren diktadura eta trantsizio garaia) eta ondoren 11:30tan ingelesa.

Ostiralean ere beste bi azterketa. A ze nolako astea ari garen igarotzen. Pasa den astean bi azterketa, astelehenean beste bi eta atzo bat.

Horrelakoa da bizitza. Zerbait nahi duenak, gogor aritu beharko da. Baina emaitzak laister iritsiko direla uste dut. Batzuk unibertsitatera joango dira eta beste batzuk heziketa zikloetara. Beraz zorte on denoi eta asko ikasi!!!

Nire lehen artikulua blogean.

Hau izan da nire lehen artikulua blog honetan. Espero dut interesgarria eta erakargarria iruditu izana.

Nire lehenengo aldia izanda suposatzen dut ez dela izan perfektuena baina hobetuko dut.

Besterik gabe agur bero bat.