Ni bezalako kirolari batek helburu batzuk
finkatzen ditu denboraldia hasi aurretik eta hau aurrera doan heinean ikusten
ditu gauzatzen edo ez, eta betetzen badira aurrera egiten du bestela planak
aldatu behar dira.
Pentsatzen jarrita zeintzuk diren nire ametsak
eta helburuak zaku berdinean sartu ditut eta hauek direla ondorioztatu dut.
Badakik batzuk eskuragarriagoak ditudala beste batzuk baino baina argi dudana
da gogor egin beharko dudala lan markatutako helburuak betetzeko.
- Maratoi erdia 1:30etik behera (saiakera
Maiatzaren 13an). - Aloñako III igoera 1:45etik behera.
- Nueva York-eko maratoia egunen batean egitea.
- Quebrantahuesos proba burutzea.
- 10 kilometroko proban 40 minututik jaistea.
- Oñatiko duatloia bo ordutan egitea.
- Arrasate Oñati 45 minututan gauzatzea.