Etiketaren artxiboa: gasteiz

9 hilabete

Urrun gelditzen da Irailaren 18a. Goiz hartan Gasteizera iritsi nintzen unibertsitateko ikasketak hasteko asmoarekin. Egun ona izan zen hura, hamaiketan aurkezpena eta beste guztia nire betebeharretara.

Dagoeneko denbora asko eman dut hiria ezagutzeko, oraindik zonalde batzuk ezezagunak izan arren. Eta leku ugaritara joateko aukera ere izan dut: Santa Maria Katedrala, Naipes museoa, Armeria museoa, Boulevard merkatal gunea…

Unibertsitatean gustura sentitzeko aukera ere izan dut. Ikasgaiak orokorrean atsegin zaizkit (bat edo beste gehiago edo gutxiago). Baina orokorrean kurtso positibo bat izan dudala uste dut. Orain ekaineko azterketak datoz eta uste dut ondo egingo ditudala.

Orain udara dator, deskonektatzeko garai aproposa. Hala ere azken bi urteetan bezalaxe lan egin beharko dut, beste batzuk bere oporrak disfruta dezaten (kar, kar). Dirua ez zait batere gaizki etorriko kurtso berrirako, baina horiek hitz potoloak dira oraindik.

Lagun ugari egin ditut, gauza berri asko ikasi ditut eta hiri on baten bizi naiz. Pozik nago.

Asteartetan korrika!

Asteartetan eta ostegunetan herri lasterketen prestakuntzarako saioak izan ohi ditut. Hogei bat elkartzen gara korrika egiteko. Lehenengo aldia da horrela egiten duda eta gustuko dudala esan beharra daukat.

Saioak aditu batek gidatzen digu. Egoera fisikoa gutxienekoa da, bakoitzak ahal duen neurrian saiatzen da bere onena ematen. Horregatik, uste dut, gusturago egiten dudala korrika. Lagun batek esan zidan bizitzan gauzak indibidualki egin behar direla, baina konpainian egiten baldin bada, are gusturago egiten dela. Adibidez, irakurri edo sexua praktikatzea bakarka egin daiteke, baina besteren batekin askoz hobeagoa da.

Horregatik animatzen dizuet gauzak taldeka egiten. Ikusiko duzue zelako esperientzia zoragarria den.

Liburuak Gasteizen

Gasteizeko hiria liburutegiz horniturik dago. Ni bereziki bitara hurbiltzen naiz: Hegoaldekoa eta Koldo Mitxelena, azken hau EHU-ko Arabako kanpusean kokatua dago.

Lehenengoan Oñatiko txartel berberarekin liburuak maileguan hartu ditzaket. Bigarrenean, nire karrerari buruzko hamaika idazlan aurkitzen dira. Hori oso lagungarria izango zait gutxienez lau urte hauetan. Joxe Aranzabal, bigarren edo hirugarren

Herenegun Boulevard merkatal gunean paseatzen ari nintzela Eroskira sartu nintzen liburuak ikustera. Sorpresa handia hartu nuen gehien salduenetakoen artean Joxe Aranzabalen Medikuak esan dit minbizia dudala ikusi nuenean. Bigarren edo hirugarren postuan zegoen, azken datu hori ez dut oso ongi gogoratzen.

Joxeren bloga ahal dudan gehienetan irakurtzen dut. Blogari on bat dela deritzot. Oso interesgarriak iruditzen zaizkit jorratzen dituen gaiak. Bere liburua irakurtzeko gogoa daukat lehenbailehen.

Hori guztiagatik eta salduenetakoen artean zaudelako, zorionak!!!

Liburu ugari askatuko dituzte

Gaur Boulevardean liburu ugari askatuko dituzte. Xehetasun gehiago ikusteko www.bookcrossing.comÁlava-Vitoria-Gasteiz helbidean.

Beraz jakinean jartzen zaituztet. Egun hauetan liburu bat aurkitzen baduzue, hartu eta gogoratu erregistratzen. Irakurri ondoren berriro aske jartzeko.

Nik Oñatin utzi nuen liburua dagoeneko hartua izan da.

Nire lehen hizkuntza

Gasteizen bizi naiz astean zehar. Residentzia baten nago beste 29 lagunekin. Leku askotakoak gara: gipuzkoarrak, bizkaitarrak, nafarrak… baina Euskal Herritik kanpo ere bada jendea: kataluniarra, kantabriarra…

Hizkuntza hiru daude beraz gure etxebizitzan. Euskara, katalana eta erdara. Unibertsitatean hizkuntza gehiago daude: italiarra, galegoa, frantsesa, ingelesa…
Nire ustez hizkuntza guztiek maila bera eduki behar lukete. Hizkuntza guztiak ofizialak izan beharko ziren eta ez bata bestearekiko mendekoa. Horregatik nik, hiri honetan nire lehenengo berba euskara da. Hatzaileak ez badaki nire hizkuntza ni bere hizkuntzara edo bera nirera moldatuko litzake. Baina garrantzitsuena gai honetan hizkuntza bat ez galtzea da.

Euskaraz berba egin behar, ez bakarrik komunikatzeko, ondare kultural bat urteen ondorioz mantentzeko ere. Horregatik nire animorik beroenak ematen diet euskara defendatzen duten guztiei eta horrela jarraitzeko. Gainera euskal ikasleei eta ez diren euskal ikasleei eskatzen diet beraien lehenengo hizkuntza euskara izan dadila, jakiten badute. Horrela gure bizitza erosoagoa egin baitezakegu.

Lanez gainezka.

Azken aldi honetan lanez gainezka egon naiz. Ahal dudanetan idatziko dut blogean. Ikaslearen mundua ordu askotako lana da.