Etiketa honen artxiboa: elikadura

Berrogei kilometroa

Pasta festa hasiko da

Gaurtik igandera
arte pasta, pasta eta pasta izango dut menuan. Hiru eratara prestatuko ditut
gaur, bihar eta etziko bazkariak. Gaur makarroiak ditut, gabean eta bihar
eguerdian arroza izango dut eta ostegun gabean eta ostiraleko bazkalorduan
espagetiak izango ditut. Ondoren Oñatin amak aginduko du zer egin. Ziurrenik
larunbat eguerdian arroza jango dut eta gauean entsalada pasta.

Aste honetan lehenengo erdian karbohidratoak ukitu ere ez ditut egin
baina gaurko bazkalordutik aurrera elikagai hori izango da jango dudan
oinarrizko gauza. Prestaketan zuzendu didan medikuak esan dit igandean agian
lehengo bost-zazpi kilometroak astunak egingo zaizkidala baina hori gorputzean
edukiko dudan ur soberakinarengatik izango da.