Etiketaren artxiboa: buesarena

Istorio polit baten puntu eta jarraia


Hogeita lau ordu inguru igaro
dira atzo Distantzia Luzeko Europako Triatloi Txapelketan nire parte
hartzea amaitu dudanetik. Denbora izan dut gogoeta batzuk egiteko eta
jarraian han igarotako azkeneko egunen inguruan idatziko dut.

Ostirala. Egun bat falta

Deskantsu eguna. Ondo lo egin
genuen. Gosaldu eta pixka bat irakurri ondoren Buesa Arenara hurbildu
ginen bazkaltzera. Han parte hartzaileontzat bazkari bat zegoen
probaren agendaren baitan. Zorionez pisukidea eramateko aukera izan
nuen. Handik Landara gerturatu ginen bizikleta hango boxes-etan
uztera. Ondoren Buesa Arenara bueltatu ginen hango boxes-etan
korrikako zapatilak uztera. Guzti hori egin eta gero etxera. Ongi
afaldu eta ohera hurrengo egunean goizeko seietan alarmak joko
baitzuen.

Larunbata. Txapelketa
eguna, D eguna

Goizeko seiak eta gosaltzera
ekin nion. Ongi elikatu nintzenez aurreko egunetan gosari normal bat
egin nuen: yogurra zerealekin, pare bat tostada eta platano bat.
Txapelketara bidean litro erdi ur hartuko nuen ongi idratatzeko.
Landara goizeko zortziak inguruan iritsi ginen. Jende ugari bildu zen
baina batez ere Hiru Handien lasterketako bigarren etaparen amaiera
han zelako. Kasualitatea.

Lasterketa hasi baino ordu
erdi lehenago bizikleta utzi genuen lekura joan ginen. Guztia ondo
zegoela ziurtatu eta uretatik irtendakoan jantzi behar nituenak utzi
nituen nire bizikletaren inguruan.

Gizonezko elite maila goizeko
bederatzietan abiatu zen. Bost minutu beranduago emakumezko elite
maila eta bederatziak eta hogeietan gu. Julen Kortabarria, Oñatiko
Triatloi Taldeko kidea, irteera berdinean abiatu zen. Igeriketa
nahiko garbia izan zen, ez ziren kolperik egon gure artean.
Berrogeita hamar pertsona inguru irten ginen eta laku guztia genuen
guretako. Uretatik sentsazio oso onekin irten nintzen. Ordubete eta
hiru minutu. Bizikleta hartu eta aurrera. Lehenengo ehun kilometroak
hiru ordutan burutu nituen baina hor hasi zen sufrimendua. Edaria
sartzen zitzaidan baina ez zidan onik eragiten. Botaka egiteko gogoak
gero eta handiagoak ziren. Agurainetik Gasteizera ez nuen oso ondo
igaro baina bizikletako sektorea amaitzea lortu nuen. Korrikako
lehenengo kilometrotan gorputzak erantzun zidan baina bigarren anoa
gunetik hirugarrenera benetako infernua pairatu behar izan nuen.
Bostgarren kilometroan gorputzak gehiago ezin zuela esan zidan. Hor
amaitu zen zoritxarrez nire lasterketa. Uste dut erabakirik onena
hartu nuela. Nire osasunarentzat uste dut onena egin nuela. Buruak
kontrakoa esan arren. Zorionez Julen Kortabarria taldekideak amaitzea
lortu zuen eta han egin nituen lagun batzuk ere beraien helburua
lortu zuten.

Gogoeta eta eskerrak
emateko garaia

Lehenik eta behin eskerrak
eman nahi diet bidai honetan alboan egon diren guztiei eta Buesa
Arena ingurura animatzera hurbildu zirenei, ezin zirenei egon,
hilabete hauetan behin edo beste animoak eman didatenei, beti hor
egongo direnei… Esperientzia oso ederra bizi izan dut, amaiera ona
lortu ez arren. Ikasteko asko balioko dit honek. Berriro profesional
bat bezala bizitzea aste oso batean agian ez zait suertatuko:
lasterketa gunean kontzentratu, entrenamenduak burutu eta deskantsua
zaintzeaz soilik arduratu, Europako triatletarik onenekin lasterketa
batean parte hartu… Ziurrenik berriro errepikaezina izango da,
horregatik gozatu dut zazpi egun hauetan zehar.

Sasoi onean nengoen baina
zoritxarrez korrikako lehenengo kilometroetan gorputzak gelditzeko
esan zidan. Espero nuen sufritzea, agian korrikako azken biran baina
hain goiz… Horregatik uste dut gaztea naizela, esperientzia honetan
asko ikasiko dudala eta hurrengo batean ziur lortuko dudala
distantzia hau menperatzea.

Besterik gabe, ESKERRIK
ASKO.

2 egun falta

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Guztia
prest

Hasi da dagoeneko triatloiaren festa
Gasteizen. Gaur goizean igeri egin ostean Buesa Arena pabiloi ingurura hurbildu
naiz dortsal eta arropen bila. Lehenengoak eman dizkidate jada, bigarrena
itxaron egin beharko dut pixka batean (ez dut giro txarrik sortu nahi eta
horregatik aste honetan ez naiz sartuko oraindik polemiketan. Hori
astelehenetik aurrera izango da. Ondoren korrika pixka bat, dutxatu eta bazkari
eder bat prestatu dut.

Kafea hartu dudan bitartean pixka bat
irakurtzen egon naiz. Literatura arina. Fuera
de serie
, El terrat taldeko
gidoilariek egindako ipuinez osatutako liburua. Telebista ikustea baino askoz
ekintza hobeagoa, munduko futbol txapelketak lekua hartua dauka komunikabide
honetan. Bizikleta ere prest utzi dut, soilik gelditzen zait bihar Landara
eramatea arratsaldean eta han uztea larunbateko txapelketarako.

Bihar deskantsu eguna. Goizean jaiki, ondo
gosaldu, pixka bat irakurri (agian egunkaria erosiko dut) eta eguerdi aldera
berriro Buesa Arenara han jaten emango baitigute parte hartzaileei. Gero
Landarara eta goian aipatu bezala bizikleta hango lakuaren alboan utziko dut.
Ondoren berriro itzuli beharko gara Buesa Arenara korrika egiteko materiala
uztera eta etxera deskantsatzen jarraitzera.

Tamalez guztiak ez dira berri onak. Atzo
enteratu nintzen taldekide batek istripua izan zuela entrenatzen zuen bitartean
bizikletan eta Oñatiko Triatloi Taldeko kide guztiok sentimendu kontrajarri bat
daukagu. Hainbat lekutan lehiatuko gara aste bukaera honetan: Gasteiz,
Donostia, Buelna, Niza… Baina OTTko kide guztiok pertsona hau buruan izango
dugu eta lortzen dugun emaitzaren zati bat berari dedikatuko diogu.

3 egun falta

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Eguzkia
eta beroa

Hori da eskatzen egon naizena hasieratik proba
hau egiteko. Banekien nolakoa den ekaina Gasteizen (egia da eguraldiaren
aldetik denetik egiten duela baina beroa ohikoa izaten da hilabete osoan zehar).
Horregatik probaren egunean klima horretara ohituta egoteko egiten nituen
entrenamenduak nahiago nituen beroarekin egitea freskurarekin egitea baino.

Aitortu beharra daukat nahiago dudala hotza
beroa baino baina kontutan egonda ze egoeratan egongo garen larunbatean
mentalizatu egin naiz aurten eguraldi beroak eta eguzkiak on egingo zidala.
Gainera Eneko Llanos-ek bere twitter kontuan aipatu zuen eguraldia ez zegoenez
bere kontrolpean egiten zuen eguraldia eginda ere berdin gozatzen zuela txapelketetan.

Atzo iritsi nintzen Gasteizera eta
arratsaldean bero egin zuen. Gaur goizean ere jaiki eta kalean eguzkia nagusi.
Itzaletatik joan behar gara bestela izerditan urtuko gara. Aurreikuspenek
esaten dute ez duela hotz egingo, 26 graduko maximak izango ditugula eta
euririk ez duela egingo larunbatean. Beraz eguraldi bikaina Europako txapelketa
bat ospatzeko.

4 egun falta


Gasteizera

Gaur noa Gasteizera. Lagun on
baten etxean hartuko dut ostatu eta igandera arte Erkidegoko
hiriburuan egongo naiz. Aste honetako entrenamenduak finkatuta ditut,
ez dira oso gogorrak izango sentsazio onak bilatzeko balioko dute
eta. Bihar, etzi eta ostiral goizean igerilekura joango naiz. Bihar
arratsaldean gainera bizikletako ibilbideari bira bat emango diot eta
ostegun arratsaldean korrika pixka bat, ordu erdi inguru edo. Ikusten
duzuenez agenda beteta eta lotuta daukat. Gainera lehiaketa
ostegunean hasten da dortsalak egun horretan jasoko ditut. Bizikleta
ostiral arratsaldean utzi beharko dut Landako boxes-etan eta
korrikako zapatilak Buesa Arena inguruan. Guztia prest larunbateko
txapelketarako.