Etiketaren artxiboa: animoak

Pilak kargatuta!

Hasierak beti izaten dira gogorrak. Esperientziak esaten dit zerbaitetan murgiltzen denean bat lehenengo pausoak direla zailenak. Erritmoa pixka bat hartu ez gara ongi sentituko.

Gizaki gehienoi gertatzen zaiguna gure egunerokoan irailean aipatutako hori izaten da. Udako egunik beroenak igaro dira (teorian – badirudi irailean tenperatura beroez gozatu ahalko dugula). Oporrak gehientsuenentzat amaitu dira, batez ere langile eta ikasleentzat. Abuztua eta uztaila deskantsatzeko garaia izan da. Bi hilabete horiek urtean zehar egiten ez ditugun gauzak egiteko aprobetxatu ditugu askok.


Iraila hasi da. Gure bailaran nabaritu da biztanleen itzulera egunerokotasunaren errealitatera. Goizetan eskoletan pertsianak igo egiten dira eta leihoetatik eguzkia berriro sartzen hasi da eraikin hauetara. Errekreo orduan ikasleen builak entzun daitezke leku hauetara hurbiltzen bagara. Inguruko lantegien eraginez mugitzen diren kotxe kopuruak gora egiten du goizeko lehen ordu eta bazkalorduetan. Eta aldaketa hori nabaritzen da goizetan herri batetik bestera mugitzen baldin bagara.


Urtero bezala, pertsonalki, pilak kargatu ditut 2011-2012 ikasturteari aurre egiteko. Aurretik erronka interesgarri ugari, helburuak ere. Horietako bat blog honetan maizago idaztea. Anjel Lertxundik bere azken eleberria atera zuenean aipatu zuen asko lagundu ziola egunero Berrian idaztea. Askok ikusiko zenuten Oriotarra euskarazko egunkarian egunero daukala bere tokia Iritzi atalean. Ez ditu hitz asko erabiltzen, baina hitz kopuru txiki horiekin gauza asko esaten ditu.


Amaitzeko animoak eman berriro zereginetan hasten zareten guztioi eta ez ezazue burua jaitsi arazoen aurrean. Bizitzari burua jasota aurre egin behar diogu!

Hogeita bat kilometroa

Brucekin
animoak gora

Azken aldi honetan animoaz nahiko ondo nabil. Ezin kexa naiteke
bizitzaren norabideaz. Baina animoak jaisten direnean… beste kontu bat izaten
da. Horrelakoetan musika asko entzun behar izaten dut edo DVDren bat ikusi.
Artisten artean motibazioa aupatzen didana Bruce Springsteen The Boss jauna
daukagu. Berarkin pozik jartzen naiz eta gainera ikusteko aukera daukat orain dela
urte batzuk Donostiako alde zaharreko denda batean Palau Sant Jordin eman zuen
kontzertuaren DVD-a erosi bainuen.