Etiketaren artxiboa: amaiera

42,195 km

Maratoiaren bezpera

Azken orduak ari
dira pasatzen bihar goizeko bederatziak iritsi arte. Astea ez da izan ona,
entrenamenduei dagokienez oso ona, baina nerbio aldetik oso txarto pasa dut. Batez
ere asteazken gauetik aurrera. Azken bi egunak erlaxatzeko balio izan dit baina
bizi dudan tentsioa izugarria da. Ez nabil nahi bezain gustura lo egiten baina
lo egiten dut. Ez nago nahi adina erlaxatua, baina erlaxatua nago. Ez daukat
presiorik, baina presionatuta sentitzen naiz.

Kontraesanez
betetako situazio bat da. Egoera hau konparatzen dut azterketa batekin.
Azterketa bat ondo egingo duzula dakizunean ez zaude lasai, gogotsu zaude
azterketa hasteko. Berdina gertatzen zait maratoiarekin. Maratoia badakit ondo
egingo dudala, gauza saiatzea dela, baina gogotsu nago eta horrek ezinegona
eragiten dit.

Alde iluna edo
txarra ere badauka egun honek. Eguraldi iragarpenak oso txarrak dira. Batez ere
haizea egingo duela iragarri dutelako, eta ekaitza ere nonahi egongo da. Baina
hori agian ardura gutxien ematen didana da. Nik nire lasterketa egitera joango
naiz eta eguraldia lagun izaten badut ongi eta bestela aurrera jarraitu beharko
dut.

Arropa prest,
pentsamendu positiboak prest, motibazioa altu… guztia prest daukat biharko. Bidai
luze honi amaiera emateko soilik egun bat baino gutxiago falta zaio.

Eskerrik asko hor
egon zareten guztioi.

**BTR**