Etiketaren artxiboa: 2008

Apirila, hilabete garrantzitsua

Apirilean sartu gara. Niretzat 2008 honetan
oso garrantzitsua izango da datozen 30 egunetan luzean itxarondako gauzak
gertatuko direlako.

Hasteko igandean Azkoitiko duatloian parte
hartuko dut. Hilabete honetako duatloi motz bakarra, hurrengoak maiatzean
egingo ditut (Sopelana, Eibar eta Bilbo). Gero Arrigoarriagako duatloia iritsik
da, hurrengo igandean, 13an. Distantzia luzeko duatloia, 14 km korrika, 57
bizikletan eta bukatzeko 7 korrika. Azkeneko proba Lisboara joan baino
lehenago, garrantzitsuena nola nagoen esango didalako. Gainera motibazio berezi
batekin, urteak egingo ditut egun horretan Ez dakit familia fisikoki hurbilduko
den ikustera proba, baina badakit beti hor egongo direla.

Eta bukatzeko, hilaren 26an, Lisboako iron man
erdia! Dena lotuta dago jada. 23an abiatuko gara Gasteizetik lagun bat eta
biok. Ostegun eta ostiralean Lisboako Nazioen parkean igaroko ditugu orduak,
txapelketa egingo den tokian. Larunbatean lasterketan parte hartuko dugu, goiz
jaiki beharko da, irteera goizeko 8retan delako, eta igandean turismo egingo
dugu Lisboako hirian zehar. Astelehenean itzuliko gara.

Esan dudan bezala dena lotuta dago. Lo Nazioen
parkeko aterpetxean egingo dugu. Nire automobila erabiliko dugu bidaia egiteko.
Inskripzioak bete genituen abenduan eta ordaindu ere. Orain bakarrik itxarotea
tokatzen da. Irrikan gaude eguna iristeko.

Nire bizitzako hirugarren triatloia izango da,
eta distantzia ez da txantxetakoa izango. 1900 metro igerian, 90 km bizikletan
eta maratoi erdi bat (21.097 metro). Sentsazioak onak dira eta motibazioa
topera dago. Hilabeteak aurrera egiten duen heinean kontatuko dizuet nola
igarotzen ditudan azkeneko 30 egun hauek.

Urkulura errege egunean


Aurten zerbait berezia egin nahi nuen errege egunean. Iaz familiarekin pasa nuen eguna eta bazkaldu guztiok batera egin genuen, luxu handiarekin. Orain dela bi urte Lizarra aldera hurbildu nintzen han errege bezperako gabean sortzen den giroa erakarrita.


 


Aurten aitarekin bizikleta hartu eta Urkulura joatea erabaki nuen. Eguraldiak, urtarrilean eta neguan egonda, harrigarria badirudi ere oso ona zen. Eguzkiak alde guztietatik joten zuen eta hain pozik nengoen manga motzean joatea erabaki nuela. Erabakia gainera ondo hartutakoa manga luzeak ez nituelako faltan bota.


 


Urkulu izugarri aldatu da. Lehen pista soilik zen eta edonor ibili zitekeen (edonorekin esan nahi dut edozein motordun ibilgailu) eta oinezkoentzako eta motorgabeko ibilgailuentzako egin dutenetik inguruak asko irabazi du. Orain Urkuluz gozatzeko aukera handia dugu eta horrelako guneak aprobetxatu egin behar dira.


 


Beste alde batetik jende ugari hurbildu zen urtegira. Batez ere umeak beraien jostailu berriak erabiltzera, eta hauekin nola ez gurasoak. Esandakoa, giro berezia errege egunean Urkulun eguerdi aldera.

Urte berri on!!!

Urte berri on guztioi!!!

Aurtengo urtea inoiz baino hobeto hasi dut.
Hasteko 31ko arratsaldean Oñatiko San Silvestrean parte hartu nuen, hemen
aipatu bezala.
Azkenean koinatuak ez zuen parte hartu baina nire aitak bai. Nahiko
denbora polita irten zitzaidan, 33 min eta 45 segundo inguru. 03:58ra
kilometroa. Aitak ere ondo bukatu zuen, azkenengo kilometroan lagundu nion eta
uste zuena baino denbora hobeagoa egin zuen. Horren ondoren afaria eta festa,
egun ona zalantza izpirik gabe.

Orain hemen nago ordenagailu aurrean zuei
idazten urte berria zoriontzeko eta aurtengo proposamenak ea berriro ere
errealitate egiten ditudan.

Hori da guztia, zorionak urte berriarengatik
eta ondo bukatu oporrak (oporrak zaudetenoi oraindik) eta lanera itzuli
zaretenoi animuak eman besterik ezin dut egin.

San Silvestrea urtea amaitzeko

Zer hobeagorik ongietorria emateko 2008ri
kirola eginez baino? Zer hobeagorik anbiente berezi batean murgiltzea baino
hamabiak izan baino sei ordu lehenago? Horregatik eta arrazoi gehiagorengatik
animatu San Silvestre 2007 ixa 2008an parte hartzen!!!

Etxe honetatik aurten historia egingo dugu.
Lehenengo aldiz hiru pertsonek hartuko dugu parte: Cayetano Perez, Joxemi
Elizburu eta zerbitzari bat. Datorren urtean agian kupoa laura igo beharko dugu
Mario Elizburu Perezerekin, baina oraindik 2008ko edizioa urrun dagoenez, 366
egun falta dira, zentratu gaitezen aurtengoan.

Gaur arratsaldean Oñatiko kaleetan atletismoa
usainduko da eta ez da faltako giro ezin hobea herriko enparantzan. Lehenengo
txikien lasterketekin eta ondoren nagusienarekin.

Beraz blog honetatik, interneteko txoko txiki
honetatik, animatzen zaituztet parte hartzera edo hurbiltzea animatzera, zuen animuak
berotu egiten dituztelako parte hartzaileak.

Egutegiak

Aurtengoak prest ditut jada 2008ko egunak
kontatzen hasteko. Eskuko diru zorrorako Euskal Herriko Unibertsitatekoa,
Filologia, Geografia eta Historia fakultatean hartu nuena. Oñatiko gelarako
Gaztetxulok banatutako dohain Durangoko azokan eta Gasteizerako AHT gelditu
elkarlanekoa Durangon erosia. Gainera azken honetan gauza anitz apunta
ditzaket, egunetan leku asko baitago gauzak idazteko.

2007koak jubilatu ditut. Bakarrik hiru egun
baino gutxiago falta dira urtea amaitzeko eta logelek beste look bat azaltzen
dute.

Zeintzuk
dira zuen egutegiak? Nireak jarrita daude behar duten tokian, eta zurea?