Ostiraleko Goienkarian Aratz
Losadaren iritzi artikulu bat ekartzen zuen Oñatiko zatian gure
bailaran modan jarri diren ostegun pintxo poteoei buruz. Animatzen
zien gainera Oñatiko tabernariei horrelakoren bat aurrera eramateko
gure herrian tabernatan lagunartean ibiltzeko giroa jaitsi egin
delako. Aurretik gaizki oroitzen ez banaiz Ostiraleko Goienkariak
artikulu sakon bat argitaratu zuen honi buruz baita ere.
Ez noa ukatzera horrelakoak
ekintza onak direla kaleei bizitasuna emateko. Baina zergatik iritsi
dira neurri hauek hartzera gure bailarako tabernariek edo
Gasteizekoek? Arrazoi nagusia dirua irabazten dutelako, ez balitz
errentagarria ez lukete horrelakoak bultzatuko. Bigarren maila batean
gelditzen dira kalea girotzeko edo jendea tabernetan kontsumitzeko
animatzeko… bai badakit tabernariek argudio hauek erabiliko
dituztela baina gogoratu Ebro ibaia igarotzean ostegunetako pintxo
poteoak estatuko edozein tokitan aurkitzen ditugula asteko egun
guztietan!!! Eta soilik tragoa ordainduta! Gainera zerbitzariek
beraiek eskaintzen dute tapa edo pintxoa.
Honek zera pentsatzera eraman
dit. Gure inguruan taberna giroan ibiltzeko inoiz baino giro
okerragoa dago. Arrazoi nagusia, prezioak. Ez da normala kafe
amerikar batengatik euro eta 40 xentimo ordaintzea edo te gorri
batengatik euro eta 60 (merkatura joanez gero euro batekin 20 te edo
kafe amerikar erara prestatu daitezke). Edo harrigarriagoa dena,
urtero produktuen kostua igotzea.
Onartzen dut tabernek
negozioa egin behar dutela eta errentagarritasun bat atera
zerbitzarien soldatak, kostuak, produktuak… ordaintzeko. Baina
tabernak ez dira izan behar gutxiengo batek irabazteko eta
gehiengoak ez izateko nora joateko lekurik. Prezioen politika
umilagoa izango balitz ziur askoz gehiago beteko liratekeela
tabernak, ez soilik bikoitza… hirukoitza eta laukoitza ere. Adibide
garbi bezala Lizarrako plaza izan dezakegu. Bost-sei taberna daude
eta guztiek dute terraza. Batek soilik ditu prezio merkeak… jendea
esertzeko taberna horretako terrazan ilara egin behar izaten du, eta
harrigarriena da itxaron egiten duela!!!
Uste dut zerbitzuen politika
bat ez badute aldatzen egungo tabernek kaleak soilik eguraldi ona
egiten duenean izango dela herritarrentzat…
Nik beste galdera bat planteau gura dotzut. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera ostalaritza zerbitzu batzuek alkohola serbitzatu dezakete eta beste batzuek (pasteleriak) ez. Lokal batzutan sukaldea izateko lizentzia dute, eta bertan jakiak prestatu eta saldu ditzakete. Beste taberna eta kafetegietan berriz kanpoan prestatutako jakiak serbitzatu ditzazkete. Baina bertan ezin dute ezer ere ez sukaldatu. Gainera, suposatzen da jakiak prestatzen dituzten pertsonek eta baita tabernariek ere, elikagaien manipulazio ikastaroa dutela. Zer gertatuko litzateke pintxo-potean salmonelosi kasu bat azalduko balitz? Nola jakin dezakegu erabiltzaileok jakiak serbitzatzen dituzten tabernek Eusko Jaurlaritzako lizentziak egunean dituztela? Zuen ustez Arrasateko taberna guztiek jakiak serbitzatzeko baimena dute? Nik zalantzan jartzen dut.
Kaixo ezezagun,
Lehenik eta behin eskerrik asko post hau erantzuteagatik, baina hurrengoan nahiago nuke jakitea zein zaren gutxi gora behera horrela zure erantzuna fidagarritasun handiagoa izango zukeen hala ere zure erantzuna erabat errespetagarria da, eta aipatu dudan gai hau beste batean eztabaidagai izan dezakegu 🙂
Zorionez edo zoritxarrez ez nago oso eguneratua taberna eta “pasteleriak” dituzten legeetan. Aipatu duzuna harrigarria iruditu zait, hiruko erregela erabiliz alkoholdun edaria daukan zerbait eta ohitura handia dagoena gizartean hartzera ezin daiteke pasteleria batean hartu, karajilloa adibidez.
Sukaldearena araututa dagoela ere harritu egin dit. Egin dudan irakurketaren arabera sukaldea ez daukaten tokiek janaria zerbitzatu dezakete baina kanpotik ekarria??? Hori nahiko arriskutsua izan daiteke ongi ez bada egiten. Baina zuk aipatzen duzun gaiari buruz, salmonelosi kasu bat azalduko balitz zer egingo zitekeen ba erraz asko erantzun dezaket hori nire ikuspuntu umiletik. Isilarazi egingo litzateke ez bairik gabe. Arrazoiak ugariak dira, hasieran noski notizia izango litzateke baina errudunek eskuak garbituko lituzkete ezbairik gabe. Esperientziaz diot gainera (kasuak ezagutu ditut), edo bestela begiratu zure ingurura, entzun al duzu inoiz taberna honetan edo beste honetan salmonelosi kasu bat egon dela?? Nik bai eta baliteke zuk ere hau gertatu izana… eta zer gertatu da, neurririk hartu al dute hori berriro ekiditeko??? Baita zera ere! Zergatik, tabernak oso garrantzitsuak direlako, jende ugariri on egiten dielako, gertakari isolatuak direlako kasu horiek… Burua beste aldera biratu eta horrekin guztia konpontzen da.