Hondartzako sorosleei

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Hemengo iritzi-eskutitz hau Berria egunkaritik hartu dut eta
larunbatean, hilaren 19an argitaratu zen. Gustatu zait irakurtzea eta
horregatik zuei ere aukera ematen dizuet irakurtzeko. Alde batetik ikuspegi bat
ematen duelako azken urteetan gauzak aldatu direlako eta beste alde batetik
nire lanbideari buruzko iritzi pertsonal bat delako Luis Bandres, EHUko
irakasleak emandakoak.

Iturria: Berria.info

Hondartzetako sorosleei

Luis Bandres, EHUko irakaslea

Udan gaude eta gure hiritarrak nahiz inguruko herrietakoak edo ez hain
hurbilekoak gero eta gehiago etortzen dira gure hondartzetara. Honela,
donostiarrak alde batera utzirik, pasaitarrak, errenteriarrak, hitz batez,
gurekiko ekialdeko herrietakoak Zurriolara joaten dira bereziki; lasartearrak,
andoaindarrak, hots, mendebaldekoak, berriz, Ondarretara doaz gehienbat; eta,
azkenik, edonondik etorritakoak nahiz bertakoak, Kontxara. Gure hiru
hondartzetan hainbat zerbitzu eskaintzen da, eta horien artean hor dauden
sorosleak beti prest edozein arriskuri aurre egiteko. Hauek hor egoten dira
ordu eta ordu mugitu gabe itsasora begira beren laguntza noiz behar den zain.
Nire aldetik beraiei omenaldi gisa eskaini nahi diet gaurko lantxo hau.

Zer esanik ez, orain sorosle postu bat betetzeko, aldez aurretik prestaketa
berezi bat izan behar da, baina gauzak ez dira beti horrela izan eta, orain
dela urte batzuk, lanpostu hori ez zen ezagutzen eta ezbehar bat gertatzen
zenean laguntza edonork eman behar zuen. Horregatik, antzinako kazetetan,
urteko sasoi honetan, aholku batzuk ematen zituzten honelako ezbehar bat
gertatzen zenean zer egin behar zen irakasteko edo.

Ezbehar horien artean larrienetakoa urperatzea zen (eta zenbait kasutan da).
Hori, gehienbat, eguraldia bero-bero denean eta lagun asko, bero horren
atzaparretatik ihes egiteko, itsasoan edo ibai batera, ia inolako prebentzio
izan gabe, sartzen direnean gertatzen da, batik bat. Ikus dezagun orain dela
mende bat eta ia laurden zer aholku mota ematen zen honelako egoera bati aurre
egiteko. Horretarako, El Noticiero Bilbaino izeneko kazetak bere ohizko
aholku higienikoen artean, 1884ko abuztuko ale batean honela zioen: (Pentsa
dezakegun moduan, aholku hauek erdara batuan zetozen eta nik ahal izan dudana
egin dut euskaraz jartzeko) «Oraingo urtaroan urperatze dela-eta hainbeste
heriotza gertatzen denez, heriotza mota hau arriskuarekin daudenei eman behar
zaien tratamendua ezagutzeko aholku batzuk eskaintzea oso egoki iruditu zaigu».
Eta zein ziren aholku hauek?

Lehenengoa, gaixoa gela epel batean, bere eskuineko aldearen gainean etzanda
ipini eta, orduan, sudurraren aurrean amoniakozko eta sulfuriko azidozko
nahaste bat jarri. Horrekin gaixoa ez bada berehala zutitzen eta korrika ihes
ez badoa, bigarren bideari helduko diogu. Honek zera dio: gaixoaren gorputza
berotu eta horretarako ur beroarekin betetako maskuriak, adreilu berotuak nahiz
hondarrez betetako zakuak erabili, geroxeago eskuila batekin fristi-frasta
sendo batzuk eman. Horrekin ere gaixoa suspertzen ez bada, ez etsi, beste bide
bat badagoelako: ipurtzulotik ozpin eta gatzarekin betetako aiuta bat sartu.
Eta, azkenik, esandako honekin guztiarekin ez badugu lortzen gaixoak altxatzea
eta guregandik ihes egin dezala, hor dauzkagu odol-ateratzeak, okagarriak eta
suarekin piztutako kotoizko edo iztupazko metxak bere narruaren gainean
jartzeko.

Esandako tratamendu hauek guztiak leun moduan har ditzakegu, baldin garai
hartan, dirudienez, erabiltzen zen beste honekin alderatzen badugu: gaixoa
zintzilikatu oinetatik eta, alfonbra bat izango balitz eran, gogor astindu,
tabakozko aiutak jartzen zaizkion bitartean. Baina, egia esateko, kazetariak
azkeneko hau ez du gomendatzen.

Eskerrak orain bizi garen eta astakeria horiek baztertuak dauden. Gaur egun
hondartzan honelako edo bestelako larritasun bat gertatzen denean denok
badakigu hor aurrean badauzkagula sorosleak eta haiek ongi baino hobeto
badakitela zer egin behar duten. Horregatik, hor beti prest egoteagatik eta
prestakuntza egokia izateagetik: mila esker, sorosleak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude