Bizitzako pasarte arraro batzuk (II)


Situazio baten berri ematera
noa (berriz). Euskal Herriko Unibertsitateak Arabako kanpuseko Koldo
Mitxelena liburutegian gertatu da (bai irakurleok, liburutegiak eta
zerbitzari batek dugun harremana maitasun-gorrotozkoa dela dirudi).

Iraila hasieran abuztuan
maileguan hartu nituen liburu batzuk itzuli nituen. Zoritxarrez nire
intereserako itzul egunetik kanpo. Horrek zer suposatzen zuen? Isuna.
Ezinezkoa egingo litzaidake liburuak maileguan atera handik egun
batzuetan. Atzeratutako egun bakoitzarengatik bi eguneko isuna
jartzen dute (gutxi gora behera hamabost-hogei eguneko atzerapena
pilatu nuen). Banekien isuna oso handia izango zela eta ez nuen
galdetu zenbatekoa zen lotsarengatik. Aukera nuen etxean web orriaren
bitartez horren jakitun izatea.

Astebetera gutxi gora behera
ausartu nintzen begiratzen ea zenbatekoa zen nuen isuna. Nire
harridurarako liburuak hartzeko baimendua nengoela adierazten zidan
Euskal Herriko Unibertsitateko bibliotekaren atariko katalogoak.
Pentsatu nuen lehen gauza izan zen udatik etortzerakoan amnistia bat
bezala ezarri zidatela eta isuna (aitortu beharra daukat merezita
nuela) barkatu egin zidatela.

Beraz panorama honen jabe
eginda, nahiko ilusionatua liburutegira bueltatu nintzen eta
bizpahiru alerekin egin nintzen. Zein izan zen nire sorpresa
maileguan hartzera saiatu nintzenean. Mostradoreko emakumeak esan
zidala urriaren hirura arte ezin nuela libururik hartu!!!

Baina harrigarriagoa dena
gaur gertatu zaidana izan da. Bi emakume zeuden mostradorean. Biak
leku horretan berriak uste dut, edo gutxienez nik ikusi gabeak.
Kuriositatearengatik edo bigarren iritzi bat nahi nuelako (bigarren
teoria honek indar gehiago izan dezake egunaren orduaren arabera)
galdetu diet ea noiz arte ezin nuen hartu libururik. Nire
harridurarako esan didate ez nuela isunik!!! Eta situazioa pixka bat
azaldu diet nahiko labur. Adierazi diet lankideak esan zidala
datorren hilabeteko hirugarren egunera arte ezin nuela hartu
libururik. Sakonago aztertu dute kasua eta gauza arraro bat agertu
zaie: leku batean aipatzen zuela isunik ez nuela (bibliotekako
katalogoan) eta beste lekua batean isuna banuela (beraien
ordenagailuko datu basean edo antzerako programa informatiko batean).
Zorionez isuna kenduko didatela esan dezaket eta X espedientea
telesaileko gidoi baten antza duen kasu hau aztertuko zutela agindu
didate (agian erantzun gabeko galdera bat sortu du kasu honek –
nonbaitetik zaintzen gaituzte???).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude