5 egun falta


Errepasoa denboraldiari

Aurten ez ohiko denboraldia
izan dut. Hasieratik garbi nuen udan ez nuela lan egin nahi ekainetik
irailera arte arrazoi pertsonalengatik (azkenean egingo dut baina
soilik uztailaren lehenengo hamabostaldian beste arrazoi batzuk medio
eta ez ditudanak aipatu nahi irakurlea ez aspertzearren). Nire
denboraldiko helburu nagusia triatloietan parte hartzea zen, iaz bat
bera ere ez nuen egin batez ere udan lan egin nuelako eta aurten gogo
ikaragarriak nituen hauek gauzatzeko gainera itxaron listan sartu
nintzenean Europako txapelketan parte hartzeko gogo horiek are
gehiago bizitu ziren.

Beraz entrenamenduak ere
berandu hasi nituen, otsaileko azterketan ondoren. Adibidez Oñatiko
duatloia ez nuen egin baina hala ere asko gozatu nuen bertako
antolakuntza lanetan, ez nintzen erabaki horretaz damutzen.

Ez nuen duatloirik egitea
nahi iaz nahiko erreta bukatu nuelako hauetan parte hartzen baina
Iruña ondoko herri batean bat oso erakargarria ospatzen zen eta ezin
ezetzik esan. Apirilaren 11ean izan zen. Distantzia motzeko Egesibar
ibarreko duatloia drafting-a debekatua zuena (hau da, ezin bizikleta
ezin ginen aurrekoaren gurpilera itsatsita joan). Polita izan zen,
korrika poliki egin arren oso gustura amaitu nuen lasterketa, gainera
familiako hainbat kide hurbildu ziren ikustera eta helmugako
zuzengunean aukera izan nuen beraiek lasai asko agurtzeko
helmuga-marra gurutzatu aurretik.

Hurrengo hilabetean
triatloien festa hasi zen. Maiatzaren 1 eta 2an Senpereko aintziraren
inguruan larunbatean taldekako triatloia sprint distantzian eta
igandean olinpiar distantziako triatloia. Larunbatekoa oso gustura
egin nuen, eguraldia nahiko lagun izan genuen eta asko disfrutatu
nuen nire taldekako lasterketa batean. Hurrengo eguna psikologikoki
gogorragoa izan zen eguraldi txarrarengatik baina hala ere ondo
amaitu nuen lasterketa. Argi geratu zitzaidan hortik aurrera egingo
nuen guztia hobera izango zela.

Hurrengo hiru lasterketak
aste bukaera batean bildu nituen. Larunbatean Hondarribiako lehenengo
triatloi herrikoia eta ordu batzuk geroago taldekako triatloia sprint
distantzian. Biak oso gustura egin nituen, lehenengoan oso ondo
pasatu nuen. Hurrengo egunean Zierbenako lehenengo triatloi
olinpikoan beroak izugarri gogortu zuen proba baina zorionez
gauzatzea lortu nuen eta aste bukaera horretan erronka gogorra izan
zena gauzatzea lortu nuen.

Ekainaren 5ean izan nuen
azkeneko trialoi olinpikoa Ondarruko herrian. Oso gustura amaitu nuen
ia bi ordu eta erdi ostean. Bizikleta ez zitzaidan asko gustatu baina
hala ere emaitza eta ondorio positiboak atera nituen lasterketa
haretatik.

Hauxe izan da orain arteko
denboraldia. Emaitza edozein dela ere uste dut nahiko pozik egoteko
moduko lasterketak egin ditudala orain bakarrik puntu eta jarrai bat
ezartzea falta zait 2010 urte honeri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude