Ostiralean
Durangora nindoala kotxean berri pozgarri bat entzun nuen irratian. Euskadi
irratiaren arabera 2009an Woodstock makrofestaren edizio berri bat ospatu eta bere
oinrrietara itzuliko da. Notizia ona musika maite dutenentzat, hippientzat,
romantikoentzat, malenkoniatsuentzat…
Gauen berriz
berri horri ziurtatu nuen eta sarean nabigatzen nengoela El Pais egunkariko
artikuluarekin egin nuen topo. Honen arabera oraindik sarreren prezioak ez
daude erabakita baina 30. urteurrena baino askosaz merkeagoak eta eskuragarriak
izango dira (irratian entzun nuen dohainik izango dela). 30. urteurrenean
sarrerek 180 dolar kostatzera heldu ziren eta ur botila batek 5 dolar.
Talde mitiko batzuek joko duten zurrumurrua dago (The Who, Santana…)
baina oraindik ia ezer ez da ofiziala.