Done Jakue bidea 2007 (III)

3. etapa. Santo Domingo de la Calzada-Burgos. 89 km.


4 h. 40 min. 18 km/h. Irailak 19, asteazkena.


Lehen etapa eguzkitsua eta lasaia alderatuta aurreko biekin. Goiz jaiki eta habiatu nintzen gosari on bat hartu ondoren. Horregatik eguerdiraino nahiko fresko zegoen giroa. Baina orduak aurrera egin ahala eguzkia berotzen joa zen eta azkenean egun paregabe batez gozatzeko aukera izan nuen bizikleta gainean.


Zailtasun teknikorik ez zuen izan etapak. Eta malda handirik ere ez. Horregatik aipatu dut etapa nahiko lasaia izan zela. Okerrena Burgoseko sarrera amaigabea. Industrialde osoa zeharkatu behar izan nuen eta gainera aterpetxea erditik kilometro eta erdira zegoen.


Baina detaile txiki horiek kenduta, bideko hirugarren hiri handira iritsi nintzen Iruña eta Logroñoren ondoren.


Albergea oso txikia zen zegoen jende guztiarentzat. Ia ez zegoen espaziorik barruan mugitzeko. Hiru euro ordaindu behar izan nuen gaua pasatzearren eta bat gehiago bizikleta leku seguru batean gordetzeagatik.

Egun horretan ezin izan nintzen nahi nuen bezala dutxatu, ura hotza baitzegoen. Baina beno, garbitu pixka bat, arropak ere, izeki eguraldiak sikatzen laguntzen zuelako eta hirira joan nintzen. Turismo pixka bat egin eta ardo bat pintxo batekin hartu ostean terraza batean aterpetxe ingurura hurbildu nintzen jatetxe baten bila bidaiarien menua edukiko zuena. Aterpetxera tripa beteta heldu nintzen azkenean eta oheratu nintzen hurrengo egunerako indarrak berritzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude