Eguraldi ona etsai ikasleentzat

Udaberrian gaude orain dela hilabete batetik.
Aipatu nuen negua hotzarekin agurtzen zela. Eta aste santuko oporrak pasa arte
esan dezakegu eguraldia orokorrean oso petrala izan dela.

Baina orain eguraldi ona egiten du. Momentuz
aste osoan zehar eguzkia izan da nagusi Gasteizeko zeruan. Hori ez da oso ona
unibertsitateko ikasleentzat.

Alde batetik irakasle askok ez dute eskatzen
beraien klaseetara joateko. Horrek eta kanpoan eguraldi onak egotea, klaseetara
faltatzearen arrazoi nagusietako bat da. Beste alde batetik gelak asko berotzen
dira, eta giro horretan bat izerditan jartzen da asko gogaituz.

Onartu behar dut alde onak ere badituela
eguraldi honek. Aire librean egoteko eta gauzak egiteko aukera gehiago ditugu.
Baina benetan esaten dizuet ikasleentzako eguraldi hau oso gogorra dela.

Iruzkin bat “Eguraldi ona etsai ikasleentzat” bidalketan

  1. newton

    Bai badirudi azkenean badatorrela eguzkia eta eguraldi ona.
    Ikasleentzat nahiko gogorra, baina ongi dago jakitea arratsaldean dexente ikasiz gero, kirola egiteko aukera dagoela aire librean afalorduarte edo 🙂

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude