Gaur pasa den asteko Ostiraleko goienkaria
ikusten Lokatza Ziklismo Eskolakoen artikulu bat irakurtzeko aukera izan dut.
Bertan galdetzen dira ea gure herrian ziklokros lasterketarik ikusiko ote
dugun.
Nire ustez, beraiek esaten duten moduan, kirol
hau berpizten doa urtetik urtera. Hedabideek gero kasu gehiago egiten diete
kirol honi. Eta gure lurraldean Ziklokros proba garrantzitsuak burutu izan dira.
Ez dezagun ahaztu Oñatin munduko txapelketa jokatu zela.
Garrantzitsuena hasteko txirrindulari taldeak
edukitzea da eta hurrengo pausua probak antolatzea izango litzateke. Kirol
taldeak dauden lekuetan antolatzen dira txapelketak.
Oinarria jarrita dugu gure bailaran, orain ona izango litzateke beste
pausu bat aurrerago joatea eta adorea eta kemena erakustea proba bat
antolatzeko.
Kaixo Iban!
Eskertzen dotzut gure blog-ari denbora tartetxo bat dedikatzia. Hurrengo baten be sartu ta animau zure iritzixa lagatzera!