Garaiko euskal literatura eta unibertsaleko
irakasleak hiru hitzaldi antolatu ditu. Horietako bat azaroaren 9an eduki
genuen. Iban Zaldua, azkenengo Euskadi literatur saria, etorri zitzaigun bere
bizitzari buruz hitz egitera.
Esan beharra daukat Iban Espainiako ekonomiako
historia asignatura irakasten didala. Oso zaila egiten zait ipuin idazle bezala
ikustea, oso profesionala baita bere klasetan eta ez zaiolako idazle ildoa
ikusten. Onartu beharra daukat bere Si Sabino viviria eta ipuin batzuk
irakurrita ditudala, eta ez daude batere gaizki.
Iban goiz hartan, irakurle eta idazle on bat
bezala, bere erosketa karroarekin etorri zitzaigun liburuz beteta eta irakurle
bizitza eta idazle bizitza nondik nora joan ziren azaltzako gogo handiekin.
Azaltzen hasi zitzaigun literatura arlo
ezberdinak deskubritzen zihoan bitartean horiei buruz idazten zituela. Bide
paralelo berdinak egin zituen irakurle eta idazle bezala. Horretarako Borges-en
testu bat irakurri zigun, situazio hori nolabait azaltzeko: Borges eta ni
(Ipuin hautatuak, Ibaizabal, 1998).
Bere hasierak komikiekin izan zen, ume guztiak
bezala. Eta bere lehenengo literatur saiakerak genero honetan izan zen, Super
hombre pertsonaia sortuz.
Horrela ordubete baino egin genuen berarekin
solasean. Idazle fantastikotik, politikora, errealistara eta euskal idazle
izatera arte nolako literatura irakurri zuen azaldu zigun.
Benetan hitzaldi ezin hobea ikusteko aukera
izan genuen azaroaren 9ko goiz hartan.
Beste Iban baten gomendioa: Sustaturen jaira etorri. Han topatuko duzu Iban Zaldua eta berba egingo du hamar ba minutuz-edo. Gainera pintxoak, Sustaturen gaineko bideoa, i-pod-ak zozketan… bai bai eta gainera aurkeztu dezakezu blog honetako mezuren bat eta zozketa horretan parte hartu. Animatu, Iban.
Badirudi mundua Ibanez josia dagoela, kar, kar, kar. Saiatuko naiz joaten, noiz da?