Noizbehinka Marca egunkaria erosten dut. Ez zait asko gustatzen, baina kirol prentsa mundu honetan dagoen gauzarik txarrena izan arren, egunkari hori onena da. Igandean erosi nuen, eta euro bat gehiagorengatik DVD batekin zetorren.
Roger Federer eta Rafa Nadalek jokatuko finala aurtengo Roland Garrosen ikusteko aukera dut orain nahi bezain beste.
Finala teniseko historiako ikusgarrienetako bat izan zen. Ni egun hartan lanean nengoen eta irratitik entzutea tokatu zitzaidan.
Gaur egun zale guztiek nahi duten finala da. Joko desberdinak dira, baina biak oso ikusgarriak. Federer perfekzioaren isla da eta Nadal berriz kemena eta indarraren ispilua.
Orain dela urte gutxi batzuk ume guztiak futbolariak izan nahi zuten. Gaur egun gauzak asko aldatu dira. Askok Nadal edo Alonso izan nahi dute, normala ematen duten ikuskizunarengatik.
Nik momentuz Pariseko finalarekin gozatuko dut, eta espero igandean Espainiako hiriburuan bi hauek ikustea nor baino nor. Hala ere, besteren bat izaten bada finalean, berdin ikusiko dut Madrileko Masters Serieseko azken partidua.
P.d: Hori bai, bost erdietatik aurrera Telecinco jarriko dut denboraldiko 1 formulako azken sari nagusia ikusteko, jejeje