Debagoienean astebukaerak ez daude hilda

Astebukaera eta ekintza askoren sinonimoak dira gure ibarrean. Denetarik egiteko aukera egon da, kiroletatik hasita ikuskizunetara arte.

Larunbatean Arrasaten herri kirolak ikusteko aukera egon zen eta 3X3-ko saskibaloi txapelketa antolatu zen. Gainera erdi aroko merkatu bat jarri zuten. Herriko alde zahar osoa (kaleak eta dendak barne) oso ongi apaindu zuten arrasatearrak. Larunbatean baita ere, Aretxabaletan euskararen eguna ospatu zen. Aste osoan egindako ekitaldiei bukaera itzela eman zioten. Gure hizkuntza gero eta gehiago bultzatuz, giro bikaina sortu zen herrian. Niaz, zuaz, euskaraz.

_Oñatin_ errekaldeko jaiak ospatu ziren. Nik aipatu bezala larunbateko artikuluan, ostiralean txupinazoarekin batera gazteei zuzendutako kontzertuak egin ziren, ondoren larunbatean egun handia 11 ekintzez eta gabean erromeria, eta igandean antzerki saio bat. Eta hori gutxi balitz, arrantza txapelketa igande goizean.

Ostiralean Eskoriatzan HUHEZI fakultatekoek beren eguna izan zuten. Bazkari ederra jan omen zuten unibertsitateko parking-ean, eguzki azpian. Bat baina gehiago erreta bukatu zuen eguna.

Ondorioztatu dezakegu Debagoiena ez dagoela hilda, inoiz baino bizi gehiago du.

2 iruzkin “Debagoienean astebukaerak ez daude hilda” bidalketan

  1. Iban Arantzabal

    Batenbat ahaztu zaizu. Ni hirutan izan nitzen:

    • Barikua: Inpaktatu ninduen ekintza batean egon nintzen barikuan, Rogelio Botanz eta Alfonso Sastreren kontzertuan Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. (azpian AG-rako idatzi nuen zutabea).
    • Zapatua: Koru bat ikusten egon nintzen Eskifaia. Antzokian bertan.
    • Domeka: Pettiren kontzertua, Eskoriatzan. Axtrokik antolatua eta Gaztetxean egin zena. Mundiala. Euskal Herrian ez dago gitarra horrela jotzen duen kantautorerik.

    Asteleheneko Goienkariako artikulua:

    Sastre eta Rogelio

    Ez zen bidalia etorri Euskal Herrira, Rosa Lopez eta Isabel San Baldomero moduan.
    Senadore izandako bi hauek aldarrikatzen dute beraien eskubidea munduan hara eta hona
    ibiltzeko, baina beraiena bakarrik, paterak akorduan hartu barik. Galarazten zaienei
    errespetu gutxi erakutsita.

    Bestelakoa da Alfonso Sastrek eman zigun mezua: herrien arteko gerrarik egon behar ez
    denekoa , ezta klaseen arteko bakerik ere. Mirestekoa, bai Sastrek eta Eva Forest
    bikote idazleak duten bizitzeko era koherentea. Aspaldi afaldu barik nengoen, utopia
    aldarrikapen bihurtzen duten komentarioak entzuten. Kuba eta Venezuelatik ekarri duten
    baikortasun hori… bai, posible da oraindik. Sinistuta nago.

    Afari ostean taula gainera. Rogelio Botanzekin atera zen. “Kultura erresistentziako
    kide batekin” Sastrek dioen moduan. Ez da ulertzekoa jende gehigok mezu hau entzun ez
    izana. Gerturatu beharko lukete antzokietara, kultura etxeetara, gaztetxeetara,
    liburuetara, kantura eta poesiara. Ze Sastrek dioen moduan: “bizitzaren kontu hau egun
    batean amaitu egiten da, egun bat heldu eta ez gaude gure kalean. Egun batean gure
    auzoan esango dute: hil da bat. Egun bat da inoiz ezer izan ez bagina moduan.

    Eta Rogeliok gehitu: “Musikaren kontu hau egun batean amaitu egiten da. Egun batean
    dagoeneko ez gaude gure antzokian. Egun batean gure auzoan esango dute itxi egin
    dutela. Egun bat da, arnasa bizia izan ez bagina moduan”.

    Erantzun
  2. Piban

    Ahaztu baino gehiago ez ditut aipatu. Hainbeste izan dira ekintzak gure ibarrean denak ezin izan ditudala aipatu.

    Gehienbat entzun ditudanak edo egon nintzenak izan dira.

    Erantzun

Utzi erantzuna Piban(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude