Etiketaren artxiboa: kontzertuak

Skatalites betirako

Sekulako kontzertua izan zen atzokoa!!

Abezti onenak jo eta denak dantzan jarri zituen Skatalites taldeak.

Drummond Junior bara tromboia joz txunditurik utzi ninduen, eta Gibbs zaharrak bateriari nola eusten zion ere arritzekoa iruditu zitzaidan. Lester “ska” Stearling dantzara animatzen gintuen behin eta berriro.

Akatz taldeak, Skatalites taldearekin jotzeko ametsa bete zuen atzokoan, poztasuna nabari zen giroan!

Skatalites

Datorren Maiatzaren 25ean Skatalites Reggae Ska musika banda famatua dator Bilbora jotzera. 1964. urtean Kingston Towneko bandarik garrantzitsuena zen, ala ere oraingoan entzungo ditugun musikariak ez dira guztiak garai hartan osatzen zutenak, horietako batzuk hilik daudelako jadanik.

Orain, musikari gazte eta helduek osatzen dute dudarik gabe Jamaikako historian ska bandarik mitikoena izan dena.

1964an Tommy McCook,Rolando Alphonso, Lloyd Brevett, Lloyd Knibb, Lester Sterling, Don Drummond, Jah Jerry Haynes, Jackie Mittoo, Johnny Moore, Jackie Opel eta Doreen Shafferrek osotzen zuten.

2005ean talde berregituratu zuten eta Bilbon entzun ahal izango ditugun musikariak honako hauek dira: Lloyd Knibb,
Doreen Shaffer, Lester “Ska” Sterling, Karl “Cannonball” Bryan, Vin Gordon, Devon James, Ken Stewart, Kevin Batchelor eta Val Douglas.

Hitzordua:

SKATALITES

Eguna: Maiatzak 25

Ordua: 21:30

Tokia: Fever Aretoa/ Santana 27 (K/Telleria 27, Metro: Bolueta)

Ikusi nolako jaia izango den:

Bilboko Jaiak

Aurtengo jaietako kontzertuak: Bilboko jaiak 2006

Reggae kontzertu gutxi dagoela uste dut, hauek dira Bilboko jaietako Kontzertuak:

LARUNBATA 20
20:00 Unamuno Plaza ATERKINGS // SUSPENDERS
23:30 Uribitarte ASIER BILBAO
24:00 Plaza Barria ALTON ELLIS & KENNY KNOTS, (Jamaica)
24:00 Botika Zaharra IGGY POP AND THE STOOGES

IGANDEA 21
20:00 Unamuno Plaza ADDICTION // LASEDA
18:00 Areatzako kioskoan TXALAPARTA FESTA
19:30 Mekaguen/Sin Kuartel/Bizizaleak Kalejira-Poteo Elektrotunarekin
23:00 Tintigorri-Aixeberri Drag-Queens
23:30 Uribitarte CONSORCIO
23:30 Arriagako atzekaldean Kobeta Mendi/Kaixo/Kaskagorri The Solanos eta Neubat
24:00 Plaza Barria SANDRA LUNA & ORQUESTA AUS DER WELT (Argentina-Euskadi)
24:00 Botika Zaharra CARLINHOS BROWN

ASTELEHENA 22
20:00 Unamuno Plaza NUN// SAME OLD
23:00 Euskalgunen Satorrak/Hau Pittu Hau/Eguzkizaleak/Txori Barrote/Hor Dago
Abante Ene Bada
23:00 Tintigorri/Aixeberri Jose Antonio Paino
23:00 Algara Eliades Ochoa eta Patria taldea (Buena Vista Social Club-eko partaidea)
23:30 Arriagako atzekaldean Kobeta Mendi/Kaixo/Kaskagorri Hip Hop Gaua, Geronación
eta Fenomenos de la naturaleza
23:30 Uribitarte ELEFANTES
24:00 Askapeña/Pa..Ya Erromeria Aritzgoitirekin
24:00 Mamiki Emakume Djak
24:30 Plaza Barria DRONADAR (Bizkaia-Euskadi)
24:00 Botika Zaharra ISAAK – DON OMAR

ASTEARTEA 23
20:00 Unamuno Plaza KONTER//BEFORCE
23:30 Uribitarte B.O.S. ORQUESTA SINFONICA DE BILBAO
23:00 Euskalgunen – Satorrak/Hau Pittu Hau/Eguzkizaleak/Txori Barrote/Hor Dago
Abante Zea Mays y DJ Bull
23:00 Tintigorri/Aixeberri Ciudadano Caín
Algara PiLT + Boogie Punkers
Pinpilinpauxa D.J.
23:30 Arriagako atzekaldean – Kobeta Mendi/Kaixo/Kaskagorri Kaotiko + La vaca
guano
24:00 DOCTOR BLUES BAND Askapeña/Pa..Ya
24:00 Mamikin Emakume Djak
24:00 Plaza Barria HIRU TRUKU (Euskadi)
24:00 Botika Zaharra M.CLAN // KAUTA

ASTEAZKENA 24
17:00 Algara Kantu berri eta zaharrak. Jean Mixel Bedaxagar
19:30 Mekaguen/Bizizaleak/Sin Kuartel Jonas, Brotes Tiernos eta Sagardole
20:00 Unamuno Plaza THE KILLMINISTERS // LOBO ELÉCTRICO
Pinpilinpauxa Karaoke eta Pinpi-Jaia
Arriagako atzeko partean/ Kobeta Mendi/Kaixo/ Kaskagorri Dj-Gaua
23:30 Uribitarte LUZ CASAL
23:00 Algara Anje Duhalde
23:00 Euskalgunen- Satorrak/Hau Pittu Hau/Eguzkizaleak/Txori Barrote/Hor Dago
Abante Skunk eta Tuboskapi
23:00 Tintigorri/Aixeberri Rock kontzertua
24:00 Askapeña/Pa..Ya Hip-Hop
24:00 Plaza Barria NEW YORK SKA-JAZZ ENSEMBLE. (Nueva York-EEUU)
24:00 Botika Zaharra DIEGO MARTIN – ANTONIO OROZCO

OSTEGUNA 25
18:00 Algara Trikitixa. Roberto eta Kepa
20:00 Unamuno Plaza AREAN//CUJO
23:30 Uribitarte PECOS
Algara Kontzetua
Pinpilinpauxa D.J.
23:00 Euskalgunen – Satorrak/Hau Pittu Hau/Eguzkizaleak/Txori Barrote/Hor Dago
Abante Kerobia eta Brigada Criminal
23:30 Arriagako atzeko partean / Kobeta Mendi/Kaixo/Kaskagorri D.J. gaua DanceHall
Monkey Family
24:00 Askapeña/Pa..Ya Erromeria Aritzgoitirekin
24:00 Mamiki Kontzertua
24:00 Plaza Barria SON DE LA FRONTERA,(Andalucía)
24:00 Botika Zaharra EL SUEÑO DE MORFEO // LA SONRISA DE JULIA

OSTIRALA 26
20:00 Unamuno Plaza MEDUSA//POSITIVA
20:30 Askapeña/Pa..Ya La Ley
Pinpilinpauxa El Chivi”
23:30 Uribitarte GARI , KEN ZAZPI & VITICUS
24:00 Plaza Barria ROSALÍA DE SOUZA (Brasil)
24:00 Botika Zaharra ORISHAS// MUCHACHITO BOMBO INFIERNO

LARUNBATA 27
20:00 Unamuno Plaza MAXIA//STANDARD
23:30 Uribitarte LOS AUSERON
24:00 Plaza Barria SNOWBOY & THE LATIN SECTION (Gran Bretaña)
24:00 Botika Zaharra FANGORIA// CHICO Y CHICA

Ez duzue uste reggae gutxi dagoela?
Aste Nagusia Bilbao 2006

The Gladiators

Jamaikako beste banda bat dator penintsulara, The Gladiators Bartzelonako Apolo Aretoan joko du lehengo eta behin Abuztuaren 17an eta 20an Tarifara joango dira, Reggae jaialdi batean aritzeko.

tarifa reggae 2005

Euskal herritik hurbilago jotzea gustatuko litzaidake, baina oraingoan kilometrada sartzea besterik ez dago. Ala ere merezi du, ahots unkigarri hoiek entzuteko desioarekin nago. Kadizen daudenek zelako sortea daukaten han egongo dira txokolate goxoarekin The Gladiators kantak entzuten eta dantzatzen.

ALTON ELLIS Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusia 2005 hastera doa. Iggy Pop ikustera joango da jende asko lehengo egunean. Ni ere joango nitzateke Alton Ellis Plaza Berrian ordu berean abezten egongo dela jakingo ez banu. Larunbatean gaueko 24:00etan hasiko da kontzertua. BDF egongo da Alton Ellisekin jotzen eta Kenny Knots ere entzuteko aukera izango duzue. Bermeon egon zirenek esan didate kontzertu benetan ona eman zuela, beraz badakizue, larunbat honetan Bilbora etortzen ez denak sekulako jaia galduko du.

Reggaez gain baduade beste kontzertu batzuk, New York Ska Jazz Ensemblek ere joko du. Bilboko konpartzen web gune honetan ikus dezakezu kontzertuen egitaraua: Aste nagusia 2005

Jamaikatik Gernikako jaiak alaitzera

Reggae, ska … Zein ondo nire herritik hurbil Jamaikatik zuzenean etorritako Toots and The Maytals ikusi ahal izatea. Eta gainera ezer ordaindu gabe! Gernikatarrei eskerrak emango beharko dizkiet fabore hau egin izanagatik. Orain dela urte pare bat Bilbon egon ziren baina ezin izan nituen ikusi, oraingoan ez dut galduko aukera!

Abuztuaren 16 an joko duten Gernikako Paseileku Plazan gaueko ordu 2etan.

Toots and the Maytals jo aurretik Skalariak izango ditugu hurbiltzen direnen gorputzak ska erritmoekin astintzen, “Klub Street Ghetto Tour”-eko azken kontzertua eskainiko bait dute Gernikan.

Ez al dizu eguna alaitu berri hau irakurtzeak? niri bai!!

Matxitxako Reggae Splash 2005

Oraingo ostiralean II. MATXITXAKO REGGAE SPLASH ospatzen da Bermeon.

.: 11:00 :
Kostaldera hurbiltzen zaretenok talde hauek ikusteaz gain goizeko tailerrak eta kalejirak aurkituko dituzue.

.: 17:00 :
Arratsaldeko bostetan hasiko da Reggae ekitaldia, dancehall eskenatokitik pasatatuko dira:

Roots & Kolcha (Bilbao

Bomb Bass HiFi (Alacant)

One Blood (Barcelona)

Heartical (Paris)

.: 21:00 :
Eskenatokiz aldatu eta reggae jaiak segituko du:

Akatz Reggae (Bilbao)

Super Ape (Santander)

Goi mailako reggaea BDF Londonetik etorritako AFRIKAN SIMBA eta KENNY KNOTSekin jotzen dutenean.

Reggae Sundance 2005

Ai ama, a ze nolako kartela prestatu duten aurten Eindhovenen!!! Holandara joateko arreztu beharko dut. Badirudi norbaitek nire pentsamenduak irakurri dituela, bakarrik falta izan zaio Euskal Herritik hurbilago antolatu izana reggae jaialdi hau. “Reggae Sundance 2005” honako ordutegia dauka, ea zer iruditzen zaizuen:

Abuztuak 13, 2005

:. 15.45 – TURBULENCE

:. 16.30 – TANYA STEPHENS

:. 18.00 – GLADIATORS

:. 20.00 – TOOTS & the MAYTALS

:. 22.00 – BURNING SPEAR

Chiemsee Reggae Jaia

Urtero bezela antolatu dute Abuztuaren 19 eta 20 rako Alemanian “Chiemsee Reggae Summer” jaialdia. Europan dauden reggae jaialdirik garrantzitsuenetariko bat. Aurtengo urtean ere talde bikainak izango dira musika jotzen eta abezten, beste batzuen artean Gladiators, Toots & The Maytals, Desmond Dekker, Jimmy Cliff…

Udan honetan alemaniatik bazaude, ez ezazu galdu reggae jaialdi honetara joateko aukera.