Skatalites

Datorren Maiatzaren 25ean Skatalites Reggae Ska musika banda famatua dator Bilbora jotzera. 1964. urtean Kingston Towneko bandarik garrantzitsuena zen, ala ere oraingoan entzungo ditugun musikariak ez dira guztiak garai hartan osatzen zutenak, horietako batzuk hilik daudelako jadanik.

Orain, musikari gazte eta helduek osatzen dute dudarik gabe Jamaikako historian ska bandarik mitikoena izan dena.

1964an Tommy McCook,Rolando Alphonso, Lloyd Brevett, Lloyd Knibb, Lester Sterling, Don Drummond, Jah Jerry Haynes, Jackie Mittoo, Johnny Moore, Jackie Opel eta Doreen Shafferrek osotzen zuten.

2005ean talde berregituratu zuten eta Bilbon entzun ahal izango ditugun musikariak honako hauek dira: Lloyd Knibb,
Doreen Shaffer, Lester “Ska” Sterling, Karl “Cannonball” Bryan, Vin Gordon, Devon James, Ken Stewart, Kevin Batchelor eta Val Douglas.

Hitzordua:

SKATALITES

Eguna: Maiatzak 25

Ordua: 21:30

Tokia: Fever Aretoa/ Santana 27 (K/Telleria 27, Metro: Bolueta)

Ikusi nolako jaia izango den:

1 thought on “Skatalites

  1. newton

    Pena mereziko duen kontzertua seguraski, nik Santana 27 duela hilabete batzuk The Toy Dolls ikusi nuen eta aretoa oso ongi zegoela iruditu zitzaidan.
    Bestalde, musika estilo honetako taldeek beti kriston giroa antolatzen due bai Skalariakoekin nahiz Skatalites ezagunekin.
    Ondo ibili!

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude