Etiketaren artxiboa: irrati saioak

Israel Vibration

Gaur asteartea da eta hamabostean behin gertatu ohi den bezela Kingston Hiria irrati saioa prest dugu. 19:00 etan emitituko da 96.0 FM Bilbo Hiria Irratian eta web gunean .

Gainera zuen emule erabiliz lor dezakezue soinu kalitate guztiarekin “israel vibration” edo “kingston hiria” bilatzen baduzue. Nik Razorback 3 zerbitzaria erabiliz.

Eta blog honetako podcast atalean ere badakizue saio guztiak gordetzen goazela.

Hemen bezela:

Horace Andy entzungai

Musika zuei gerturatzeko beste modu bat aurkitu dut, debaldekoa baina orain saioa entzun ahal izateko ordenagailura jaitsi beharko duzue.

Ondo zegoen feed playerra baina saio guztiak entzungai jarri ahal izateko ostatu ordaindu beharko nuke eta oraingoz ez dugu aurrekonturik horretarako.

Ala ere Horace Andy entzun nahi duzuenok baduzue aukera lo tura honi sakatuz, itxoin ordenagailura jaitsi arte eta listo, gero nahi duzun hunean entzun dezakezu, abezti aukeraketa sekulakoa da beti bezela.

Jaitsi Horace Andy mp3

“eek a mouse” zuzeneko bideoa

Eek a mouse izango da gure hurrengo irrati saioko protagonista.

Ezagutzen ez duenak izango denaren ideia bat egiten joateko, eek a mouse, Jamaikako abezlari apartaren bideo bat ikusteko aukera eskeintzen dizuet. ” The mouse in the House” du izena abeztiak, eta liluratu egin ninduen entzun nuen lehenengo aldia. Ea zuek ere txundituta uzten zaituzten.

EEK A MOUSE bideoa.

Reggae ordua

Hasi da kingston hiria irrati saioaren denboraldi berria.
Bilbon bazaude piztu irratia eta jarri 96.FM, Bilbo hiria irratia da eta Desmond Dekker entzungo duzu.

Saioa hasi da piztu orain, ordua bukatu baino lehen. edo galduko duzu!!

Mother pepper, the israelites, shanty town, reggae recipe…

Orain ostiraletan izango da saioa. Blog honetako tituluaren irudia aldatu behar dut badakit.

Udan, reggae kontzertuak

Kingston Hiria, Bilbo eta inguruko Reggae zale eta Rastafarientzako eginiko irrati saioa, Irailerarte agurtzen da.

Uda honetan Reggae kontzertuetara joateaz gain, hurrengo denboraldirako saioak antolatzen eta prestatzen arituko gara. Orain arteko saioak gustokoak izan badituzue, Irailean emititzen hasiko garenak are hobeagoak izango direla zihurtatzen dizuet, Jamaikako talde onenak entzuten eta haien ordu baterako egindako abezti selekzio bikainak gozatzeko aukera izateaz gain, taldearen bizitza eta bitxikeriez hitzegiterakoan bizitasun gehiago emango diogu soinu efekto batzuk gehituz. King Tubbyren influentzia nabarituko duzue delayak sartzen ditugunean edo gogoko duzuen sample bat sartzen dugula entzuten duzuenean. Gainera Reggae munduan gertatzen diren azken mugimenduen berri emango dizuegu eta beste hainbat gauza…

Guzti hori Irailean izango da, baina ala ere Kingston Hiria zutik iraungo du Uda hontan: Blog honetan izango nauzue reggaeri buruz idazten. “Kontzertuak” deitzen den atal berri bat sortu dut eta bertan datozen eta ikusitako kontzertuen berri emango dizuet. Atal horretan ala ere edonork idatzi dezake.