Hileko artxiboak: ekaina 2009

SAN JUANAK ALGORTAN

Urtero bezala, herriko hainbat elkarte batuta, <A href="http://www.blogari.net/egizu/2009/06/30/umeen_san_juan_suaren_irudiak“>Umeen San Juan Sua antolatu genuen San Nikolas plazan. Nola ez, bertsoak ez ziren faltatu!


Aurtengoan bertsolari gaztetxuak izan ditugu guztiak, 9-11 urte bitartekoak. Adina ez zen traba izan ale ederrak botatzeko. San Nikolas Ikastolan hasi dira aurten bertsotan Itxaso Paiaren eskutik.


Sua piztu baino lehen abestu zuten eta gogotsu daude bertsotan jarraitzeko. Eutsi goiari!


                     


          


                        

PEIO ARONDOREKIN HIZKETAN

Ikasturtea bukatzear dagoela eta, aukera izan dugu Peio Arondorekin hitz egiteko, bertso-eskolako gazteen taldeko partaidearekin. Peioren lehen kontaktua bertsolaritzarekin San Nikolas Ikastolan izan zen, hezkuntza arautuko programaren barruan.


                              


Hemen Peiok kontatu diguna:


– Noiz hasi zinen bertsotan?


  Pasa den kurtsoan hasi nintzen bertso-eskolan, 14 urterekin.


– Zer ematen dizu bertsolaritzak?


  Bertsolaritzak jendea ezagutzeko aukera bikaina eman dit: udalekuak, saioak, bidaiak,… etengabe jende berriarekin harremanetan egon naiz sartu nintzenetik.


– Zer egiten duzue bertso-eskolan?


  Astean behin elkartzen gara bertso-eskolan, bertan hitz egin, kotilleatu, merendolak eta planak egiten ditugu. Bertsotan ere bai.


– Nola animatuko zenituzke gaztetxoak bertso-eskolara?


  Nire ustez, gaztetxoek bertsolaritzari buruz duten ideia aldatu behar da: bertsolaritza ez da tripadun gizon bat baserriari buruzko bertsoak botatzen txapela buruan duela, ahots ozen eta aspergarri batekin. Bertsolaritza bat-batekotasuna, freskotasuna eta umorearekin lotu behar dute.


– Eta bukatzeko, bertso bat eskatuko dizugu.


  Bertsolaritza sozialki dago
  liburuetan gordeta:
  bertsolariak jarrita dauka
  txikitero etiketa.
  Los Angelesko raperoa, berriz,
  ei da kaleko poeta,
  errimaz, doinuz, umorez eta
  errebeldiaz beteta.
  Hip-hop, Rap zein bertsolaritza
  eginda konparaketa,
  txapela eta raper-bisera
  da dagoen aldaketa.
  Eminemek ta Andoni EgaƱak
  antza badaukate eta.


Milesker Peio!

BALKOITIK BALKOIRA 09

Ostiral honetan, 22:00etan, Balkoitik Balkoiraren beste edizio berri bat izango dugu Portu Zaharreko Etxetxu plazan.


Desafioetan egiten zen bezala, bertsolari bakoitza balkoi batean jarri da eta bertatik arituko da kantuan. Aurtengoan Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren txanda izango da.


Guztiz ilunduta dagoenean hasiko da saioa. Xarma izugarria izaten du saio honek eta behin frogatzen duenak, hurrengoetara ez du hutsik egiten.


Ostiralerarte!


Balkotik Balkoira 2009 por ti.

IMANOL URIA ETA MADDALEN MARKAIDA BIZKAIKO ESKOLARTEKO FINALEAN

Idatzizko txapelketaren ondoren, bat-bateko txapelketaren txanda izaten da. Kanporaketak egin dira Bermeon, Markinan eta Ondarroan. Bihar izango da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Bilboko El Carmen aretoan, goizeko 11etan.


Gure eskolak bi ordezkari izango ditu 14-18 urte bitarteko bat-bateko finalean: Imanol Uria eta Maddalen Markaida.


             


Zorte on eta egurra!