Amaitu du iritzi zutabeak idazteari Anjel Lertxundi oriotarrari Berria egunkarian. Apirilaren 9an igandez eman zitzaion amaiera ia 15 urteko egunerokotasuna bati eta milaka euskal irakurleek Hitz Beste atala irakurtzeari.
Hortik ondoriozta dezakegun gauzetako bat: disziplina handiko gizona da Anjel. Gainera ez du txoko txuri hori bakarrik bete, azken urteetan sortutako literatur obrak ere kontuan hartu behar dira.
Lagun batek esan zidan: “Anjel Lertxundi da Euskal Herrian dakiena egunero X ordurako Y hitz kantitatea izan behar duela prest Berriako erredakziora bidaltzeko”. Eta horrela imaginatzen dugu idazlea. Egunero X orduan Y hitz bidaltzen e-mail bidez erredakziora berdin du zein tokitan egonda.
Zenbat ideia eman ditu EGA idatzietarako? Zenbat ikuspuntu hamaika gaien inguruan? Eta orain?
Hau da Anjel-ek bere azken zutabean idatzitakoa Hitz Beste txokoan Berria-n: Ez Adiorik.
Iritsi behar zuen, baina iritsi behar zuela jakiteak ez dizkit nahigabea eta nostalgia arintzen. Ia hamabost urte pasatu eta gero, nire azkeneko zutabea du berripaperak, azkenekoz ari natzaizu hitz beste egiten, irakurle. Lagun zintzoak izan zaituztet bidean, ez daukat esker ona besterik. Bizitzan —bizitzaren parte ditut zutabeok— galdera batek kitzikatzen nau: mundua estutzen ari naiz ala mundu zabal, aske, arnasgarria bilatzen eta eskaintzen nabil nire eguneroko lanean? Espazio pertsonala, munduan egoteko eta bizitzeko behar dudan espazio ahalik bizigarriena partitzen saiatu naiz zuekin. Eta librea izan naiz ahalegin horretan, ez nau inork mendrenaren mendrenik ere behartu: irakurleak bilatuko zuen seguraz ahulezia franko nire lanean, baina nireak izan dira hutsok, ez inork behartuak.
Nekeak, errutinaren sitsak, errepikatzeko beldurrak faktura ordainezina pasatu aurretik agurtzen zaituztet. Zor nizuen hainbeste. Ez adiorik.
Eta zutabegile kolegek eman dioten agurra (Miren Amurizak eta Angel Errok).
*Zutabea hemen erreproduzitzea posible izan da CC lizentzia duelako.