Eguzkia; kaixo eta agur

Eguzkitsua eta beroa izan da asteburua. Beste batez, kanpoan izan naiz; oraingo honetan Errioxa aldean pasatu dut asteburua. Orientazio munduarekin zoratuta nabil; bete egiten nau kirol honek. Atletismoak ematen zidan gauza hori, balizen munduak ematen dit orain. Garai bateko karreretan egin gura nituen ditosozko markak alde batera gelditu dira balizen mesedetan.

            Bizikleta gainean ibili naiz balizen bila; larunbatean ibilbide luzea eta igandean erdi mailakoa. Lehena, egia esa, luze samarra egin zitazidan. Nahiz eta oinezko orientazioa baino errazagoa izan, esfortzu físiko handiagoa eskatzen dit bizikletak. Ebro ibaiaren inguru ederretan aritu ginen, mahastietan barrena….
            Frontalaren laguntza behar izan zuten larunatean ere takarraran ibili zirenak. Eskoriatzan, gauez, antxintxiketan izan ziren ausartek giro ederra izan zuten. Ekimen polita iruditzen zait; agian, datorren urtean bertara…. Eta bertatik bertara, Olarako jaiak izaan ditugu Oñatin; esaten dutenez, inoiz baino jaizale gehiago izan da bertan. Musika, kirolak….Oñati is different….jaiak ez dira berehalako batean bukatzen…ez horixe.
            Futbol liga txapelketa amaitu bezain laster hasten dira fitxaketa kontuak geurean. Errealari dgokionez, isilik da kontua…hobe. Valverde Bilbo aldera bueltatuko dela diote eta berarekin Kike Sola. Osasuna etsita beharko luke egon; ganorazko kirolari bat ateratzen den momentuan Athletic egertzen baita maletinarekin…Eta urrutiago joan gabe, Gasteizeko Alavesek ere fitxatu du Orueta oñatiarra kadete mailako taldea zuzentzeko; lan polita egiteko aukera ederra. Zorionak eta zorte on. 

            Astelehena eta ikastolako haurrak goizez baino ez dituzte klaseak. Ez noa kexatzera; neu ere horrela bainabil ekain osoan. Eguzkiak sartu irtena egin du; euriz zipriztintzeko aukerak aberatsak dira aurten. San Juan su bustia izango dugula pentsatzen hasia naiz…. 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude