DANBOR HOTSAK

Agian Donostia edota Gipuzkoako beste herri batzuetan trumoiak izango ziren; halere, danbor hotsek, trumoi jantzirik zaratatsuena erakutsi dute. Euria nagusi izan den asteburu honetan, angulek ere ospatu dute San Sebastian eguna erreka izkinaren batean. Eta aparteko aitzakiarik beharrezko ez bada ere, Errealaren larunbateko garaipenak angulak erostera eramango zuen donostiarrik donostiarrena.

            Bestetik, Sadarren lortutako garaipenak  arnasa sakonago hartzeko bidea ematen dio talde gorritxoari. Teletipo batek dioenez, San Fermin ere danborra jotzen ikusi omen zuten Estafetan. Eta San Mames berriz, kaskabarrari begira edo, katedraleren lehenengo harriaren mendeurrena ospatzen Pozasen.

            Lazkaoko landetan erabaki zen Gipuzkoako cros txapelketa. Aste osoko euriak zirkuitua aise baldintzatu bazuen ere, maila polita ikusteko aukera izan zuten zaleek. Garcia oñatiarrak ezin izan zuen Agirrezabalen erritmoarekin eta meritu handiko bigarren postua eskuratu zuen. Emakumetan Arrasateko atleta bat azpimarratuko nuke, Marijose Gil; gaixotasun batetik irten berri, erakusten duen adorea sinesgaitza da.

            Kirolprobak ligako sariak ere banatu dituzte asteburuan. Antxintxiketan kirol elkarteko Bernal izan da sarituetako bat. Sari honek, lorpenez gain, konstatzia saritzen du. Zorionak. Eta zorionak eman beharrean gaude ere, Natra Aloña taldeari; liga hasi denetik, partidu bat baino ez du galdu talde oñatiarrak. Kontuak kontu, San Migeli ere ez zaio gogorik faltako danborra jotzen hasteko.

            Bárcenas. Norbaitek BAR- CENAS ere irakurri du. Txiringito ederra montatu dute Genova kalean. Clubeko bonbila gorrienek neiozko argiak apaintzen dituzte lotsagabe. Rajoik eskatutako auditoria, gardena izango ote den ustea inork balu, egon hadi lo eta jango duk mehe…..

            Urrezko danborra arro jarrito luke Txirlik itxi berri duen tabernan. Apalik ederrena danborrarentzat. Klasikaren antolakuntzan Anttonek eginiko lana saritu zuten Donostian. Erredoble zaratatsu bat beretzat.

Xalak berriz, danborra gogorregi kolpatu duelako edo, momentuz bertan behera utzi beharko du binakako txaspleketa. Ziurrenik Barriolak Idoateren eskutik eman beharko dio atabalari.

 Ez da erraza izango baina Australia aldean Euslkaltel Euskadiko txirrindulariek ere danborra ozen eta ondo jotzeko ahalegina egingo dute. Anoetakoaren ildotik,  danborrek bibolinak isilarazten dituztela ikusi da. Euria geldiarazteko trikimailuen bila hasiko naiz gaur bertan; arraultzak Bidaurretara eramatea onena, ala akaso, Genova kaleko txiringito hartara. Ondo izan.

             

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude