ASTEBURUARI BEGIRA; MAITZAK 12/13

            Oka joku ospetsuan bezalaxe, Oñatin ere, batetik bestera gabiltza jaiei dagokienez behintzat. Sanmiel Txikiak pertsiana jeitsi eta Basurdetxo agertu zaigu Kasablanka aldera. Eguraldi bikainak lagun jaigiro ederra gozatu dute San Ixidrotan.
            Eta jai giroa izan zuten larunbat arratsaldean Donostian. Errealzaleek denboraldia agurtzearekin batera Mikel Aranbururimerezitako omenaldia eskaini zioten. Hunkigarria. Lauso samar daukat orimena baina horren despedida ederra ez dut ez Atotxan ez Anoetan ikusi. Bestetik, atzokoan, errealzale askok izango zuen zoritxarreko Lotina gogoan; berriro gauza bera gertatu zaio bizkaitarrari, ostera ere bigarren mailara… Erreala, Depor eta orain Chanpiona jokatu duen Villareal, puffa.
            Bikoteka, bakarka…..aukera izan du Debagoeindarrak asteburuan korrika egiteko. Ostiralean Berdintxiketan lasterketa jokatu zen Oñatin; 43 bikotek eman zuten izena berdintasunaren alde. Eta domekan berriz, Otala Zelaiko cross klasikoa izan genuen; emakumetan Marisol Ramos oñatiarra nagusi. Ni neu Pagoetako mendilasterketaz disfrutatzen ibili nintzen; suabe- suabe, neure erritmo dieselean paraje ederrez gozatzeko aukera izan nuen eta helmugan etxeko hiru matrakak neure zai; lasterketa amaiera perfektua.
            Eta orientazio frogetan antzua izan den asteburu honetan Madril aldean galduta ibili da Arnaiz….edo epaileren bat. Bi km gehiago egin ditu lasterketan eta hala ere, Postu bikaina eskuratu du; adin- taldeei dagokion mailan gainera, txapela jantzi du. Zorionak
           
            Herri Urrats ere izan da Iparraldean. Agian, Hollande bertara begira izan dugu. Nork jakin. Eguraldi bikaina izan dute Senperen bildutako euskalzaleek. Eguraldi lausoagoa dute Eusko Legebiltzarrean; hauteskundeak aurreratzeko gonbitea eginez azkenak legezkoak balira bezala…..eta berriak legezkoak izateko pauso berriak ematen ez diren honetan, Basurdea beharrean, Basagoiti jeitsi beharko zen San Ixidrotara bere linbotik. Eta begira dauden beste batzuk, Ibarretxe konbentzitu ordez, badute zereginik.
            

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude