ASTEBURUARI BEGIRA; MAIATZAK 5 ETA 6

            Aurreko asteburuko kronika ezin idatzirik ibili eta gero, pasa den honi koloreak atera beharrean ikusi dut nire burua. Asteburu borobil samarra izan dela iruditzen zait. Nahiz eta derrigortu beharrik ez izan, maiatzarekin batera jai giroa berpiztu zaigu herrian. Sanmiel Txiki jaiek ospe nabarmena daukate Oñatin; gaztetxoen lehen irteera diskotekeroa, gazteen gaupasa eta ez hain gazteen poteo txikitero. Dena kale batean, dena Kale Zaharrean, dena aurtengoan jarri duten pankarta piratatik aurrera…. edo behera.
            Ostiralean heldu zitzaidan mezu batek geure gaztetako hitzordu bat gogorarazi zidan; <> zioen mezuak. Hogei bat urte nitueneko oroitzapenak ekarri zizkidan; Baskonia Caja Alava izenez jokatzen zueneko denborak edota Madrilgo Estudiantes,Demenciaren itzalean, talde indartsua zeneko oroitzapenak; eta orain, zoritxarrez, askorentzat Real Madrilaren alternatiba izan den taldea mailaz jeitsiko da, horrela dira gauzak…kamarada.
            Magiaikuskizuna ere izan zuen Kale Zaharrak; oñatiar gazte batek umore puntu eder  batekin emanaldi samurra eskaini zion ikuslegoari. Agian, datorren urtean Elgetan izan den Magia Mostra berri baterako gonbitea jasoko du. Nahiz eta, magia kontutan ni neu aditua ez izan, kartomantzia ondo menperatzen duela argi geratu zen.
            Kiroleei errepasoa eman aldera, lehen puxkarria Maider Undarieskainiko diot; bigarren aldiz joku olinpikoetan egoteko txartela eskuratu berri du Helsinkin. Meritu handiko lorpena erdietsi du Oletarrak.; borroka berri bat irabazi du. Bigarren puxkarria herriko futbol txapelketako irabazlea aipatzeko erabiliko dut; Zorroberodugu beteranoetan txapeldun. Eta Rabobanken, dopinaren kontura urteetan zorroa berotu duten horientzat bideratuko nuke puxkarririk negatiboena. Lugarren puxkarria berriz, bailarara begira jarriko dut; Canon de Silen jokatutako Espainiako Mendi lasterketan txapela irabazi du Oihana Kortazar elgetarrak. Eta gaurko azken puxkarria futbolari erraldoi bat goraipatzeko erabiliko dut; Aranburuazpeitiarrak futbolista baten patroia irudikatu digu urte hauetan. Agur, txapeldun.
            Entziako paraje ederretan orientazioko Bizkaia Saria jokatu zen; larunbatean 90 minutuz aritu nintzen antolatzaileek sakabanatutako balizen bila. Guztira 20 baliza aurkitzeko gai izan nintzen baina galduta ere, ibili nintzela aitortu beharra daukat. Errioxako gazte baten laguntzari esker momentuko anabasa gainditu eta errunboa bilatzeko gai izan nintzen. Ez dakit, baina Errioxa eta nire artean nolabaiteko xarma bereziren bat nabaritzen dut…ene.
            Balizen bila lotsagabe nintzen bitartean alabek Pirritx eta konpainiaren emanaldi berri bat ikusteko aukera izan zuten. Ohi bezala Txantxiku Ikastolaren eguna ospatzearekin batera horren ospe handia duten pailazoak izan ziren Zubikoan. Aipagarri Oñatin, ikastolak gonbidatuta, euren ikasketak Bretoieraz egiten dituzten ikasleak izan direla; eta hauek, entzun dudanez, ez dute Sanmiel Txiki jaiak ezagutzeko parada galdu. Nahiz eta bretoieraz berba egin, bixamona antzerako parezido. Eta Bretoiera eta Euskararekin zerikusia izan dezakeen berri bat ere izan du asteburuak; Sarkozy badoa, Hollande badator.
            Esan bezala asteburu borobil samarra. Batzuentzat ertzik gabekoa beste askorentzat aldiz, behebarrutako izkinak balore handia izango zuten domeka goizaldean. Edota beste batzuk magiaren bitartez, borobila triangelu bilakatzeko ahaleginean ibiliko ziren, pailazoekin batera, parrez.

            

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude