-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Etiketaren artxiboa: politika
Lotuegi bizi gara euskal gatazkari, ala?
Hilabete pasatxo da Karmen Irizarri Euskadi Irratian entzun niola esaten gure herriko ditxosozko gatazka dela eta, askotan geratzen zaizkigula eguneroko arazoak alde batera, eztabaidatu barik eta, are okerragoa dena, soluzionatu barik. Pentsatu nuen orduan arrazoia ez zitzaiola falta Karmeni. Gure … Jarraitu irakurtzen
Probokazioan erortzea zein erraza egiten dugun
Atzo, Ynestrillas Gernikara etorri aurreko egunean, gure atariko beiran eskegita zegoen oharra irakurri nuen: “Faxistak datozenean, gure herria beraientzat itxita aurkitu behar dute” zioen oharrak, besteak beste. “Etxeetako lehioiak itxita eta ahal dela ikurriñak eskegita” izatea eskatzen zuten baita oharra … Jarraitu irakurtzen
Lekitxon bai, Honddarbin ez
Sanantoliñetan izan nitzan atzo, antzar egunian. Sekulako egualdixa egiten zeban eta atsaldeko 5:30ak aldera aillegau giñan portura eta girua ikustekua zan!. 70 bateletik gora zeuala entzun giñuan: gu 49.ean aillegau giñan. Ordurako 18 jasoaldi eginda zeuskan batek eta denbora dezentia … Jarraitu irakurtzen
Athleticek gaztelaniazko ikasketen aldeko apustua egin du
Izugarria, ikaragarria, onartezina, salatzekoa, lotsagarria… Nahi duzuena esan daiteke Athleticen presidente Macuaren egitasmoaren gainean. Badirudi, horrela irakurri nuen larunbateko Pais egunkarian, kadete A mailako mutikoak eskola berean matrikulatu nahi ditu, errendimendua gehitzeko. Hori etorkizuneko futbol jokalari profesionalak “egiteko” bidea izan … Jarraitu irakurtzen
Deprea? Bai, zera…
Asteleheneko Goienkaria (20007-09-03) Uda-herriek “Graziarik gabeko itxura” zutela esan zuen atzo Teleberriko aurkezle Africa Baetak. Baina, seguru nago oporrosteko lehenengo lan egun bezperagatik baino eguraldiagatik izan dela. Edorta Romanek ere ez du asmatzerik izan. Atzo ere hondartzakoa iragarri zuen, baina… … Jarraitu irakurtzen
Gobierno de España, publizitate kanpaina berria
Oporraldi aurretik konturatu nintzen zela auto istripuen kontrako telebista kanpainetan “Gobierno de España” esaten amaitzen zituzten iragarkiak; lehen, oker ez banago, “Ministerio del Interior” esaten zuten. Gauza bera igarri nuen suteen kontrako kanpainetan: “Ministerio de Medioambiente” beharrean “Gobierno de España” … Jarraitu irakurtzen
Aldaketa barik, dena atzera berdin
Ikusi ondotik danak jakitun izaten gara, baina aitari esan nionean hauteskunde osteko egunean Nafarroan zer nolako aukerak zituen Nafarroa Baik, zera esan zidan: “no te emociones tanto. Yo no me fiaría”.Eta, bazekien bai zertaz ari zen. Arrazoia eman beharko diot … Jarraitu irakurtzen
Bat, bi, hiru, lau… Gora San Ferminak!
Asteleheneko Goienkaria, 2007-07-02 Rafaela Romero ez euskaraduna izateak hautsak harrotu ditu, baina egina dago eta beste ez euskaradun bat jarri dute erakunde baten ordezkari. Eta oraingoz, Iñaki Galdosen esku omen dago Gipuzkoako Diputazioaren eraketa; Oñatiko semea bera. Behinola, EAJren … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak asteleheneko, goienkaria, hondarrak, kontzertua, musika, naufragioaren, politika
Utzi iruzkina
Domekako emaitzen gaineko kinielarik egin nahi?
Ezagun batek kontatu dit bere lagun bati telefonoz deitu ziotela hauteskundeen gaineko inkesta egiteko asmoz. Lehenengo galderari egindako erantzunaren ostean, inkestatzaileak zera esan omen zion: “Barkatu, baina horri botoa ematen diotenen kupoa beterik dugu. Eskerrik asko”. Gaur, berriz, lankide batek … Jarraitu irakurtzen
Ségolène vs Sarkozy
SER irrati katean asteburuan horrela iragarri dute gaur bertan egitekoak ziren Frantziako hauteskundeei buruzko irratsaio berezia. Behin eta berriz iragarri dute “Sègoléne-Sarkozy”. Lehenengoari bere izenarekin eta bigarrenari abizenarekin. Lehenengoari, emakumezkoari konfiantzatik; bigarrenari, gizonezkoari, abizenak ematen duen distantziatik.Kiroletan ere horrela egiten … Jarraitu irakurtzen