Lekitxon bai, Honddarbin ez

Sanantoliñetan izan nitzan atzo, antzar egunian. Sekulako egualdixa egiten zeban eta atsaldeko 5:30ak aldera aillegau giñan portura eta girua ikustekua zan!. 70 bateletik gora zeuala entzun giñuan: gu 49.ean aillegau giñan. Ordurako 18 jasoaldi eginda zeuskan batek eta denbora dezentia eutsi zotsan markiari; 20 egin zitxuan errekorra kendu zotsanak, baina zamia ezin izan zotsan kendu antzarrai.
Han egon zan girua animatzen Sabino Madariaga, lekitxarra. Itsosokoa, portukoa etzala esaten zeban berak, baina artian esplikaziñuak sekulakuak emoten zitxuan batelen izenen inguruan eta arrantzalien arteko berben inguruan. Berriketerua primerakua tipua! Hondarribian ez, baina hemen bai eta holakuak esaten aritxu zan eta orduan akordau nitzan: gurian bai! Gurian neskak ai die: aurten bederatzi! esan zebanian konturatu nitzan. Aurten bederatzi emakumezkok egin dabe antzarraren lepotik heldu eta zamiakin geratzeko saiakeria. Kolore biziz margotutako bederatzi bateletan, bederatzi koadrilek, bederatzi neska aukeratu dittue jauzi eitteko, dzanga!
Eta, ikusi be egin giñutzen horietako batzuk; zorterik ez zeben euki gehixenek, baina gogua sekulakua ipini zotsen! Eta, tartian, tripulaziño dana, harrapatzaillia eta patroia be, danak, neskak zeuzkak batela be ikusi giñuan.
Horreatik aritxu ei zan girua jartzen aitxu zan berriketerua, Hondarribian ez, baina Lekitxon bai eta ia datorren urtian Lekitxon mduan Honddanbin be baietz dan!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude