Etiketaren artxiboa: hondarrak

Kazetarion patua, lan baldintza eskasak

Irakurri dut gaur kazetari profesionalek, gehiegi baitira profesioan ari diren bestelakoak, protesta eguna izan dutela. Lan baldintza eskasak salatzeko, lan hitzarmenik gabe ari diren kazetariengatik salaketa egiteko eta profesio horretan bekarioak hartu duen “garrantzia” salatzeko. CCOO sindikatuko Maria Martinezek eman … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Solaskide ikusezina

Atzera ikusi dut autobus geraleku ondoan, lurrean eserita, bizitza amaitzear balu bezala erre eta erre. Baina ez zegoen bakarrik; oraingoan ere, beste inork ikusten ez zuen hari begira zen bera, harekin hizketan ari zen gainera. Entzun egin nion. Zera esaten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Athleticek gaztelaniazko ikasketen aldeko apustua egin du

Izugarria, ikaragarria, onartezina, salatzekoa, lotsagarria… Nahi duzuena esan daiteke Athleticen presidente Macuaren egitasmoaren gainean. Badirudi, horrela irakurri nuen larunbateko Pais egunkarian,  kadete A mailako mutikoak eskola berean matrikulatu nahi ditu, errendimendua gehitzeko. Hori etorkizuneko futbol jokalari profesionalak “egiteko” bidea izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Donostian ala nazioartean?

Donostiako banderaren lehenengo saio egunean istiluak izan ziren Donostiako Alde Zaharrean. Bigarren zatia ez da hain arraroa egiten, eta egun benetan jendetsua aukeratu izana horretarako ere, jada, ohitura bihurtu da. Harritu nauenak, Diario Vascok albistea ilustratzeko aukeratu duen Jose Mari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Athletic-Osasuna, noren alde egin?

Bilboko Aste Nagusian izan nintzen atzo. Euria egin ez duen egun bakarra izan zenez, eta azken aurreko eguna zenez, jende mordoa zebilen handik eta hemendik. Migel Boseren kontzertua ikustera ere gerturatu ginen Botika Zaharrera, eta han ere lekurik barik egon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Aldaketa barik, dena atzera berdin

Ikusi ondotik danak jakitun izaten gara, baina aitari esan nionean hauteskunde osteko egunean Nafarroan zer nolako aukerak zituen Nafarroa Baik, zera esan zidan: “no te emociones tanto. Yo no me fiaría”.Eta, bazekien bai zertaz ari zen. Arrazoia eman beharko diot … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Antzuolakoak be jun dia! Pobre, gu

Iñork pentsauko dau blog hau irakurritta, parrandia besteik itxen eztotela aspaldian, baina… Danak batera tokatzen die-ta euskal herri honetan! Antzuolakuak pe jun die; Karmen jaixak horrek pe, baiña egun hori baino batzuk lehenau ospatu die aurten be: uztaillak 12txik 15era … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Ai, Fermin! Parrandazale mundiala tipoa

A zer nolako parranda martitzenekoa! Iruñeara iritsi orduko Gaztelu plazarantz abiatu ginen. Eta, bidean, Metallicaren kontzertu egunean lagun batek esan zidana gogoratu nuen: “non? Han, beltzez jantzitako koadrila haren ondoan”, txartelak erosteko lekua non zegoen galdetuta. Kontua da, han beltzez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Hamar urteren bueltan, San Ferminetara noa. Eta zuek?

Gaur San Ferminetara noa. Hamar urte dira lehenengoz joan nintzela. Orduan, asmoa Kakitzaten txoznara lanera joatea zen, ze, aurreko urtean ere gauza bera egin genuen Antzuolako lagun batzuk. Orduan baina gau osoa egin genuen txosnan, goizeko 6ak arte. Horregatik, orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Musika gustuek harrituta

Kostaldeko Trena irratsaioa amaitu zela eta, penaz geratu nintzen. Izan ere, bluesaren saioa izan zen atzokoa eta primeran pasatu nuen hondartzan etzanda doinu eta erritmo haiek entzuten. Hala ere, ez nuen Euskadi Irratiaren diala mugitu eta hurrengo ordubetea ere adi-adi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina