Tokatuko zaigun zaintza

Puntua, 2020-05-29


Argian zioen asteon Aritz Galarraga unibertsitate irakasleak pribilegiatu bat dela badakiela, etxealdi honetan bizi izan duen egoera beste askorena baino errazagoa izan delako. Hala ere, esaten zuen, “zaharrengan pentsatzen dudanean, aurki gu ere izango garen zahar horiengan, korapiloa egiten zait zintzurrean”. Leire Palaciosek ere Euskadi Irratiko Amarauna saioan pribilegioetatik egin du berba asteon: “ekonomia edo zaintza, zentroan zer jarri garbi dut nik”; salatuz darabilgun zaintzak ez dituela
pertsonak erdigunean jartzen.

Zaintza. Horixe koronabirusak aurpegiratu diguna modurik gordinenean: zaintza, gure zaharrena, edadetuena, adinekoena, mendekotasunen bat duten pertsonena. Zaintza ez dugula zaintzen, alegia. Badira egunak, asteak, hilabeteak ez ditudala gurasoak aurrez aurre ikusten. Normalitate berri ditxosozko honetan estreinatu dugun bigarren fasean ere ezinezko izango zait bisitan joatea: debekatuta dago probintzia arteko mugikortasuna. Zati batean lasai nago: gurasoak sasoiko daude (bakoitzak bere zerak dituen arren) eta euren buruaren zaintzan fin dabiltzala zin egin dit amak.

Hala ere, ezin burutik kendu nabil Hego Euskal Herrian pandemiak hil dituen pertsonen %40 pasatxo zahar-etxeetako egoiliarrak izan direla. Eta, hotzikara izugarria eragiten dit jakin badakidalako egoitzak direla gure bizitzen amaierako bizitokiak. Gure familia eta bizi ereduak ez digu etxeko zaintza bermatzen, eta asmatu ditugu edadetuak gordetzeko lekuak. Gordeleku horiek, gainera, negozio bihurtu ditu gure sistemak eta ikusten ez dena existitzen ez denez, ez gara arduratu han barruko egoeraz. Baina pandemiak hori ere bistaratu digu eta agerian geratu da gure zaintza-eredua ez dela inondik inora gizatiarra. Akaso, urruti samar geratuko zaio nonori edadetuen zaintza, baina gu guztion patua da. Horregatik, eta besterik ezean gure pribilegiotatik, berraztertu eta konpon dezagun zaharren zaintza-eredua, egoitzetan lan egiten dutenen lan-baldintzak eta jar dezagun erdigunean bizitza duina, guztiona; besterik ez bada, tokatzen zaigunerako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Audientzia sozialak gustuko du #BarreLibrea

2,4 milioi inpresio izan ditu traolak Twitterren, 356 txio original

Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak estreinaldi arrakastatsua izan dute @barrelibrea umore saioarekin ETB1en. Ia 300.000 lagunengana iritsi zen #barrelibrea traola. Hala adierazten du audientzia sozialak.

Iturria: Tweetbinder

#barrelibrea traolarekin 356 txio berri egin ziren eta era horretan 2,4 milioi aldiz ikusi ahal izan zen traola hori sare sozial horretan. Maiatzaren 8tik 16ra bitarteko datuak dira, baina gehien-gehienak telebista saioa emititzen ari zen bitartean, eta justu amaieran, egin ziren:

Iturria: TweetBinder
Irudia: unionmetrics

111 txiolarik idatzi zuen txio berriren bat traola erabilita, batez beste 3,2 txio bakoitzak; eta horietako asko saioagatik zoriontzeko txioak izan ziren.

Irudia: unionmetrics

Lehenengo emanaldia izan da; datorren barikuan, bigarrena. Ea Euskal Telebistak eusten dion gidari eta gonbidatuek erakutsi duten energiari!

Zuzeneean ikusi ez bazenute, hemen aukera berri bat: #nahieran

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Hauteskunde egunaren pista bila

Hauteskundeak noiz izango diren, akaso, bihar argituko digute. Alderdien mahaiaren bigarren bilera egitekoak dira. Pista bat: legebiltzarkide izateari utzi diotenek apirilaren 26tik uztailaren 9ra bitarteko epearen arabera jasoko dute ‚Äútrantsizio-ordaina‚ÄĚ. Horrela deitzen zaio, legebiltzarra desegin eta legebiltzarkide izateari uzten diotenek jasotzen duten ordainketari; Mahaiari dagokio zenbatekoa zehaztea.

Photo by annie bolin on Unsplash

Legebiltzarreko Mahaiak, otsailean legebiltzarra desegin ondotik, ezarri zuen trantsizio ordainketa ‚Äúlegebiltzarkide baten 75 eguneko ordainsariaren zenbateko baliokidea‚ÄĚ izango zela. Aldiz, hauteskundeak egingo ez zirela ikusita, txosten juridikoa eskatu zion Legebiltzarreko zerbitzu juridikoei trantsizio ordainketa nola kudeatu behar zen azter zezan. Hori martxoaren 24an izan zen eta zerbitzu juridikoen txostena aztertu eta onartu zuen Mahaiak apirilaren 24ko bileran: ‚ÄúTrantsizio-kalteordainaren zenbatekoa izango da aurrekoan ezarritakoaren ehuneko 40a, hau da, 5.380,61 euro‚ÄĚ.

Diru kopurutik harago, kalkulua egiteko erabili zen denbora epea da aipagarria: ‚ÄúTrantsizio-ordainaren zenbatekoa kalkulatzeko hartu den aldia apirilaren 26tik uztailaren 9ra bitartekoa (biak barne) da‚ÄĚ.

Maiatzaren 7ra arte izan dute astia legebiltzarkide izateari utzi diotenek ordainketa hori eskatzeko. Ordainketa bakarra izango da eta Mahaiari dagokio eskariak onartzen diren ala ez erabakitzea. Gainera, Mahaiak eskumena dauka (erregelamenduaren 36. artikuluari jarraituz) trantsizio ordainketa atzera ere luzatzeko. Alegia, biharko alderdien mahaian hauteskunde eperik onartuko ez balitz, atzera ere erabaki ahalko du Mahaiak legebiltzarkideen trantsizio ordainketa luzatu ala ez. Hori, edo aldi baterako prestazio ekonomikoa eskatu dezatela esan. Izan ere, legebiltzarkideek ez daukate langabezia eskubiderik (Gizarte Segurantzak ez du horrelakorik jasotzen), baina Eusko Legebiltzarrak zera onartu zuen (2012an onartu zuen erregelamendu aldaketan): ‚ÄúGizarte Segurantzako legeria orokorrak legebiltzarkideen langabezia-prestazioa estaltzea aurreikusten ez duen bitartean, karguari uko egiten diotenean edo agintaldia bukatzen zaie¬≠nean aldi baterako prestazio ekonomiko bat jasoko dute legebiltzarkideek, beren oinarrizko soldataren hileko ordainsari baten % 40ko kopurukoa‚ÄĚ. Beraz, hori ere bada aukera. Izan ere, Diputazio Iraunkorreko 22 legebiltzarkideek ez, gainerakoek (53) legebiltzarkide izateari utzi zioten ganbera desegin zenean, eta euretako asko atzera ere hautagai diren arren, edo baziren arren, uztailera bitartean 5 hilabete batuko dituzte legebiltzarkide bezala lanik egin barik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Zerikusirik badute botoek eta zaborrak?

Puntua, 2020-02-28

Zela eragingo du Zaldibarko zabortegiaren krisiak apirilaren 5eko hauteskundeetan? Ofizialki kanpaina martxoaren 20an hasiko da, baina ohikoa izaten da ordura bitartean ere alderdiak ekitaldiak egiten aritzea, asteburuetan batez ere. Oraingo honetan, ordea, badirudi zarata askorik egin barik hasi direla. Zaldibarkoari neurria hartzea kostako da eta horrek markatuko du Eusko Legebiltzarrerako lasterketa. Eta ez alferrik. Zaldibarkoa izan baita bizi izan dugun ingurumen krisirik larriena. Ez baita lan-istripu hutsa. Pertsona bi, Alberto eta Joaquin, desagertu dira, bai; langileak biak, bai; lanean ari zirela, bai; baina gertatu dena lan-istripua baino are larriagoa da. Zaldibar, Ermua, Eibar, Mallabia eta Elgetari zuzenean eragiteaz gainera, gure sistema hankaz gora jarri du. Ez genekien, edo behintzat ez ginen kontziente, gure herrietan dauden zabortegietan biltzen dena hainbeste zela; ezta botatzen dena arriskutsua dela ere; ez dugu jakin Zaldibarkoaren moduko zenbat zulo ditugun gure lurraldean sakabanatuta; ez dugu jakin zein den era horretako biltegien funtzionamendua; ez dugu jakin ze negozio den zaborrena; alegia, ez dugu jakin ezer ere, gure etxe ondoan gertatzen den arte.

Gipuzkoan zaborren inguruko eztabaida ez da berria. Baina esango nuke auzia Gipuzkoara mugatu dela orain arte eta Zaldibarkoak beste dimentsio batera eraman gaituela: Bizkaira. Barkatu atrebentzia, baina bai; hemendik oso urruti gertatu zen zaborren kontua: Gipuzkoako Foru Aldundian. Horregatik, hain justu, hasierako galdera, ez baitakit Gipuzkoan bezala Bizkaian ere eragingo ote duen zabortegiarenak. Garbi daukadana da gertatu denak aldaketak ekarri beharko dituela zaborren kudeaketan eta erakundeei dagokien kontrolerako arduran. Beharrezkoa dela koordinazio handiagoa erakunde publikoen artean eta gardentasunean asko hobetu beharra dagoela. Gertatukoari inolako larritasunik kendu barik, kezkarik handienak informazio faltak eragin baititu, eta hori joko-zelai bikaina da gainean dugun hauteskunde kanpainari begira.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Hizkuntza gutxituak eta zinema

Filmak suaren erdian egin behar dira, barneko suaren erdian

Oliver Laxe (Argia)

O que arde filma ikusteko aukera izan dut Santiagon egindako egonaldian. Donostiako zinemaldian eman zuten Perlak sailean. Jatorrizko bertsioan eman zuten, azpidatziekin: gazteleraz eta ingelesez.

Irudia: Numax

Numax zinema-aretoan, berriz, jatorrizko bertsioan eman dute, oraingoan, azpidatzirik gabe. Izan ere, zinema areto txiki horretan film guztiak ematen dituzte jatorrizko bertsioan eta azpidatziak behar direnean galizieraz izaten dira. Eta inbidia sentitu dut. Txarra dela diote inbidia izatea, baina inbidia izan nuen. Ekimenagatik, azpidatziak galizieraz direlako espainolaren beharrik izan barik, eta aretoaren giroagatik, Numax kooperatibaren ekimenagatik (zine banatzaileak, oraintsu kalitatea zigilua lortu duen liburu-denda, zinema-aretoa).

Oliver Laxek zuzendutako filma asko gustatu zitzaidan; hasieratik bertatik harrapatzen zaitu eta holako egon eza bat eragiten dizu… Saritutako filma da O que arde (baita Cannesen ere), eta beste behin ere agerian geratu da hizkuntza gutxitu baten lan egitea ez dela oztopo hara eta hona ibiltzeko.

Santiagoko egonaldia unibertsitatean izan da: azpidatzien inguruko seminario batean. Katalunian katalanez azpidazteko diru-laguntzak badirela jakin dugu. Galizian, aldiz, gobernuak ez du hizkuntza politika hori sustatzen. Belgikan azpidatziak eta bikoizketa kultura bana dira: Valonian, frantsesez aritzen diren aldean, bikoizketa da ohitura; Flandrian, flandrieraz ari diren aldean, berriz, azpidatziak. Are gehiago, Phillippe Meers Antwepen unibertsitateko irakasle katedradunak azaldu zuenez, telebistaren kasuan, “flamenkoek ez dute telebista belgikar frankofonoa ikusten, eta alderantziz ere ez”. Alegia, 11 milioi biztanle dituen herrialde batean, non 3 hizkuntza ofizial dauden (40% frankofono, 80.000 alemaniar hiztun eta, gainerakoak, holandarrak) ez dute ez zinema- ezta telebista-kontsumoa konpartitzen eta zinema sustatzeko politikak ere desberdinak dira lekuan leku.

Hizkuntza gutxituen Euro-itunaren azken ebaluazioa publikatu da asteon. Espainiako estatuari sinatutako Hizkuntza Gutxituen Gutuna ez betetzea leporatu diote eta puntu negatiboetako bat da Galiziako gobernuak hezkuntza sisteman ezarritako hizkuntza politika. Orain dela 9 urtetik galizieraz eta gazteleraz ordu kopuru bera izan behar dute ikasgaiek; ezin da galiziera hizkuntza nagusi gisa aukeratu. Ondorioa: 2008etik 2018ra galizieraz hitz egiten ez duten umeen kopurua 15 puntu hazi da (El Pais). 3L eredua sustatu zuen Feijooren gobernuak eta 3 urtetatik ingelesarekin hasten dira. Phillippe Meersek aipatu zuen beste kontuetako bat: Belgikan 11 urterekin hasten dira ikasleak bigarren atzerriko hizkuntza ikasten: nederlanderaz diren eskoletan frantsesa ikasten dute atzerriko lehenengo hizkuntza bezala, eta ingelesa atzerriko bigarren hizkuntza gisa; alderdi frankofonoan, berriz, atzerriko hizkuntza biren artean aukera dezakete: ingelesa edo nederlandera.

Hizkuntza aniztasuna Europaren ezaugarrietako bat den arren, hizkuntza politika anitzak daude indarrean kide diren estatu nazioetan.

Hori guztia galizieraz sortutako film zoragarri bat ikusi nuela esateko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Merlí bi hizkuntzatan grabatu dute, eta zer?

Merlí Katalunian sortutako fikziozko seriearen denboraldi berri bat sortu dute (spin off bat sortu dute, beraz, ez da aurrekoaren jarraipena, baizik eta handik sortutako asmakizuna), Merlí: Sapere Aude. Oraingoan Movistar+ etxeak ekoitzi du, eta katalanez eta gazteleraz errodatu dute; alegia, bi hizkuntzetan ari direla pertsonaiak. Azpidatzi egin dute, eta eutsi egin diote pertsonaia bakoitzaren mintzaira hizkuntzari.

Atentzioa eman dit horrek. Alegia, Movistar+ moduko enpresa espainiar batek arazorik ez ikustea berak ekoitzitako serie baten katalanez berba egiteari. Lehenengoz errodatu du katalanez serie bat Movistar+ ek.

Eta, atentzioa eman dit baita Argentinan Merlí zaleek katalanez ikasteko baliatu dutela seriea.

– Aqu√≠ mucha gente la vio en catal√°n, y hasta aprendi√≥ expresiones, ¬Ņcre√©s que fue un buen veh√≠culo de difusi√≥n de la lengua?

Creo que sí, de hecho recibimos muchos mensajes de gente que empezó a estudiar catalán por la serie. Eso nos hizo mucha ilusión, fue un orgullo. Animo a la gente a que la vea en catalán porque el doblaje hace que se pierdan muchas veces las intenciones que les pone el actor [beltzez zetorren jatorrizkoan].

Argentinan arrakasta handia izan ei zuen Merlíren istorioak (ikusi Clarín egunkariak zer nolako gordailua duen). Ez naiz filosofiaren eta argentinarren arteko harremanaz txiste errazetan hasiko, ez baita hori nire asmoa. Interesatzen zaidana hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezkoen irisgarritasuna da, aukera bat baita hizkuntzen ikusgarritasuna ahalbidetzeko. Kasu honetan, azpidatziak (ikus-entzunezko itzulpengintzako metodorik hedatuena) baliatu du Movistar+-ek Merlí: Sapere Aude seriean hizkuntza biak entzun daitezen. Antena 3-k TV3i emisio-eskubideak erosi zizkion aurrekoan, eta gaztelaniaz bikoiztuta emititu zuen (Espainiako bikoizketarako joerari eutsiz). Geroago, ETBk euskaraz bikoiztu zuen (fikzio propioaren ordez, beste batzuena bikoiztea aukera bat ere izan daiteke) eta hala eskaini zuen Euskal Telebistak.

Orain, ordea, azpidatzi bidez bermatuko da irisgarritasun linguistikoa. Movistar+-en apustua niri neuri aurrerapauso esanguratsua iruditzen zait. Ikusteko, salbuespena den ala Netflix eta antzeko plataformek hasitako bideari jarraituz, jatorrizko hizkuntzak sustatzeko hautu kontziente bat den. Sapere Aude.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Emakume indartsuak #imagin Gaztea jaialdian

Irudia: discogs.com

Gazteak antolatutako #Imagin jaialdira joan ginen zapatuan. Ez da ohikoa izaten emakumeak abeslari dituzten hiru musika talde batera ikusteko aukera izatea eta horrek ere erakarri ninduen.

Rural Zombies taldearekin hasi zen jaialdia. Zestoarren despedidakoa izan zen, gainera. Taldea desegitea erabaki dute, musika-taldeak merezi duen kalitatea bermatzeko zailtasunak dituztelako, jarduera profesionalari ere eutsi behar diotelako. Alegia, beste behin ere: rock & rollak ez du dirurik emanen. Euren webgunean azaltzen dute dena.

Kontua da, baina, Juliak zeraman elastikoari begira egon ginela hainbeste denbora, ohartu ginen arte: Cicatriz taldeak kaleratu zuen lehenego diskoaren, #Inadaptados (1986), azaleko irudia! Aho bete hortz geratu ginen. Hainbeste ze, zaharrunoen komentarioa ere egin genuen: bera jaio baino dezente lehenagokoa da, baina! Bo, ez dakit zenbat urte dituen, baina hala behar du.

Argazkia: Gaztea

Gure artean pentsatu genuen elastikoak bazuela istorio bat. Seguru ginen horrekin. Gainera, Julia Urreagari ematen zion halako itxura arduragabea, punka ez nuke esango, baina feminitate mainstrean horretatik zeharo aldentzen dena, eta Rural Zombiesen doinu erari lotua ere ez nuke esango ‚Äďhalakorik balego, behinik behin. Baina, gustatu zitzaidan adierazmen hori.

IzaroIzaro Andresek hartu zuen eskenatokia jarraian. Hura ere soiltasunez jantzita, bere ahotsari leku guztia ematen. Besoak suabe airean mugitzen zituen eta gerria dantzan ere jarri zuen tarteka, baina modu delikatuan, sentsualean nahi bada, baina txorrada barik. “Gora borroka feminista!” oihukatu zuen. Argiago, ezin.

 

Argakia: Belako (Facebook)

Baina, duda barik niretzako sorpresa Cristina Lizarraga izan zen, Belako talde mungiarraren abeslari eta tekla-jotzailea. Lehenago ere ikusi izan dut, baina gehienetan teklatua jotzen abesten zuen; beraz, ezin askorik mugitu. Baina,  a ze indarra! Eskote handiko soineko estu, arroxa bizi-bizi bat aldean zuela! Teklaturik ez oraingoan, beraz, dantzara eman zen hasieratik. “Emakumeak aurrera etorri”, esaten hasi zen Lore Nekane Billelabeitia baxu-jotzailea ondoan zuela; hura ere soinekoa jantzita, setazko kamisoia zirudiena. Baina soinekoek transmititu zezaketena di-da desagertu zen emakume bien indarrarekin. Hortik aurrerakoa iraultza feminista!

Alegia, holako pentsamendua izan nuela jaialdi amaieran, Julia (Rural Zombies), Izaro (Izaro Andres) eta Cris eta Lore Nekane (Belako) ikusi ondoren: ze emakume indartsuak eta ze estilo-itxura desberdina, baina, aldi berean, honda berean: izaera, pertsonalitatea eta emakumetasuna aldarrikatzea, konplexurik gabe, txorrada barik. Cicatrizek abesten zuen bezala #inadaptados kantan: “somos punkis mutantes, inadaptados, automarginados, seres en un mundo de retrasados”.

Oharra: era berean adierazgarria jaialdira hurbildu zen jende kopurua txikia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Ez da gure manifestazioen modukoa

Ez da gure manifestazioak bezalakoa. Tira, euskal herritar karneta emango balute parte hartutako manifestazio kopuruagatik, ni karnet bakoa nintzateke. #daitort, ez naiz manifetan aditua, baina gutxi batzuetan bai egon naiz. Horregatik, ostiralean, klimaren aldeko Bilboko manifestazioa hasteko zain nintzela, burutazio horixe izan nuen: hura ez zela gureak bezalakoa. Bai, La Casillan manifa hasteko zain eman izan dugu denbora behin baino gehiagotan, baina manifestazio hori “kontrolpean” zutela dudan ipini barik inongo momentutan. Aldiz, Guggenheimeko zabalgunean manifa bat hasteko zain egoteak, hasteko eta behin, deslekuan nengoela sentiarazi zidan. Hara batu ziren gazteen adinak ere zer pentsatua eman zidan, eta zer esanik ez, hara gehitu ziren ekologista beteranoak (hainbeste jende ingurumenaren aldeko protesta batera elkartuko zirenik inoiz!) zain bezala ikusteak. Ze, horixe zen itxura: mundu guztia zain zen han, baina inork gutxik zekien norantz aterako zen manifestazioa, ez zein izango zen manifestazio burua, ezta pankarta ze ordezkarik eramango zuten ere.

Eta, gauzak horrela, 19:00etan deituta zegoen deialdira, gutxika-gutxika hasi zen jendea hurbiltzen eta 19:30 aldera, gunea jendez lepo zela, Bilboko atrakzio turistiko ezagunenaren eskaileretan gora, normal eran igotzerik ez dagoen Frank Gehryren eskaileretan gora, hasi zen jendea, Puppyren ondotik pasatu eta Moiuarantz abiatzeko. Arratsaldeko 8etatik gertu abiatu ziren azkeneko manifestariak. Eta, irratira bueltatu nintzenean, horixe esan nion lankideari: a ze desantolakuntza; ez da gure manifestazioak modukoa.

Baina, agian, horregatik funtzionatu zuen barikukoak. Mugimendu sozial desantolatuak beharbada jende gehiago erakartzea lortzen du, herri honetan ohituegi baikaude fagozitatzen diren mugimenduetara. Eta, esango nuke, B planetarik ez dagoela oihukatzen duten gazteek abiarazi dutenari ez diogula oraindik neurria hartu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Kontsoziazionismoa behar dugu

“Kontsoziazionismo” berba ez nuen ezagutzen, harik eta Jule Goikoetxeari Berrian irakurri nion arte. Kontsoziazionismo feminista aipatzen du berak: “Kontsoziazionismo feminista ere beharrezko iruditzen zaigu: postu guztietan emakume batek eta gizon batek egon beharko lukete gutxienez, eta zenbait arlotan emakumeek beto eskubidea izan beharko lukete. Gauza horiek guztiak bihartik aurrera martxan jar daitezke” (Berria, 19/09/94)

Ezagutzen ez dudan berba batekin topatzen naizenean egin ohi dudan legez, sarera jo dut (entziklopedia orojakile #Google bilatzailera, alegia), adibide gehiagoren bila. Politika arloan erabilitako kontzeptuaren hainbat adibide aurkitu ditut di-da batean, eremu geografiko-politiko desberdinetan aplikatuta, gainera. Antza, Adolfo Suarezen estrategia izan zen bere egunean, oposizioko indarrak sistema politikora batzeko; hala azaltzen zuen Dieter Nohlen akademiko alemaniarrak 1984an argitaratutako artikulu batean “Los sistemas electorales entre la ciencia y la ficci√≥n” (Revista de Estudios Pol√≠ticos. Nueva √Čpoca, 42. znbk, 1984ko azaroa-abendua).

Denboran gertuago, 2017ko beste artikulu batean, Holanda monarkikoaren espiritu errepublikarra “kontsoziazionimoaren adibide gorena” dela dio, Luis Moreno Fernandez soziologo, politologo, kazetari eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusi CSISeko ikerketa-irakasleak. Haren arabera, 1982ko Wassenaar akordioan erabili zen estrategia hori, sindikatuek onartu zutenean soldatak jaistea lanpostuak sortu ahal izateko. Hala adierazten du 2017ko Holandako hauteskundeen harira, GaliciaPress egunkarian osatutako artikulun: “El esp√≠ritu republicano en la mon√°rquica Holanda constituye el ejemplo pol√≠tico por excelencia del consociacionismo”.

Mexikoko La Cronica de Hoy komunikabidean Raimundo Ortega ekonomilaria ari zen kontsoziazionismoz, orain dela 10 urte: “(…) es un intento de explicar c√≥mo la democracia sobrevive en una situaci√≥n pol√≠tica en la cual no existen valores compartidos, a lo cual se a√Īade que su eficacia depende de la existencia de un ‚Äėveto mutuo‚Äô o ‚Äėregla de la minor√≠a negativa‚Äô, que fuerza a los dirigentes de las distintas partes asociadas a cooperar en la soluci√≥n de los problemas comunes, especialmente en las cuestiones m√°s graves‚ÄĚ.

Kontsoziazionismoa. Berba zaila esateko, baina balekoa aplikatzen hasteko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Berriro hastea

Puntua, 2019ko irailaren 20an

 

Bi urte eta hiru hilabete. Segun eta, asko; edo, gutxi. Baina bada neurtzeko beste modu bat; alegia, denborari begiratu gabe egitekoa. Eta arnas pixka bat hartuta, #daitort: intentsua izan da, oso.

Aldaketarako aukera sortu eta handik urte bira gehitu nintzen abenturara. Bidea hasita zen ordurako, zidor malkartsu eta bihurgune zailez betea. Hori gutxi ez eta, erronka are zailagoari aurre egitea genuen agindu: Nafarroako hezkuntza departamentuaren kontra ari zirenekin deman jardutea. Gure armak: komunikazio gaitasuna eta lanari beldurrik eza. Oposizioak jo puntuan izan du 4 urtez Hezkuntza departamentua eta denetariko estrategiak baliatu ditu haren ardura zutenak desprestigiatzeko. Foru erkidegoan lehen mailako arazo bihurtu nahi izan dituzte baita eguneroko kudeaketan izaten diren arazo txikienak ere. Sustantziarik gabeko salaketak titular handietara ekartzea izan da euren estrategia, Cordovillako egunkaria baliatuz (gure Diario Vasco edo El Correo, esaterako); departamentuko langileen eguneroko jarduera oztopatzea, Parlamentuko baliabideen erabilera ankerra eginez (tresna oso erabilgarriak, bide batez; beharrezkoak eta erabili beharrekoak, beti ere modu eraikitzailean eta propositiboan bada); ekinbideak judizializatzea, edozein dela ere salaketaren funtsa (Skolae, lan eskaintza publikoak, eskolatze aginduak, euskara ikasteko eskubidea…). Denak balio izan du Nafarroan azkeneko 4 urteotan. Intentsua, oso intentsua.

Eta, orain, martxa horri buelta ematea tokatzen da. Atzera astea. Zea Maysek abesten duen bera: “astero, ostera, hastera”. Horixe da tokatzen dena. Eta, hori ere, gogor samarra egiten dela aitortu beharra daukat. Berriz hastea, neurria hartzea, egokitzea, parte izatea…

Baina, oraingoan ere, aldaketa guztietan bezala, gogotsu eta ilusioz. Ikasitakoari etekina ateratzeko prest. Merezi izan baitu abenturak, baita nafarra ez den batentzat ere.

Kategoriak Ispiluari begira, Politika | Etiketak , , , | Erantzun