Domekako emaitzen gaineko kinielarik egin nahi?

Ezagun batek kontatu dit bere lagun bati telefonoz deitu ziotela hauteskundeen gaineko inkesta egiteko asmoz. Lehenengo galderari egindako erantzunaren ostean, inkestatzaileak zera esan omen zion: “Barkatu, baina horri botoa ematen diotenen kupoa beterik dugu. Eskerrik asko”.

Gaur, berriz, lankide batek kontatu dit sasoi baten inkestak egiten aritu zela eta ondo baino hobeto ikasi zuela inkesten sinesgarritasuna pintzetik eusteko modukoa izaten dela. Adibide moduan Elgoibarren hautes-eskola aurrean egindako inkesten emaitzak aipatu dizkit; “errekuentoaren ostean, berak batutako erantzunen eta botoen arteko antzekotasuna hutsa zen”.

Asteburuan argitaratu dituzte hainbat egunkarik domekako udal eta foru hauteskundeen gaineko inkestak. Aurrerantzean debekaturik dago horrelakorik egiterik, legez.

Beraz, guztia egina dago. Aurrerantzeko eta erreflesiño egunera bitartekoa bestelako albisteek baldintzatuko dute, botoa nori eman erabaki barik dutenen artean.

Nik, behintzat, inkestetan ez dut sinestuko eta kiniela egingo dut lagunekin; lagunen arteko afaritarako aitzakia aproposa iruditu zait, beraz, inork nahiko balu, ekin diezaiogun kinielari!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Domekako emaitzen gaineko kinielarik egin nahi? bidalketan

  1. egilea: Galder Dudea

    Ideia ona da kinielarena. Izan ere, gero eta antza handiagoa dute hauteskunde-kanpainek eta futbol partidek. Gero eta eghiago, politikak kirolaren antza hartzen du, eta emaitzari begiratzen diogu, ea ‘gure’ taldeak zer egin duen, eta emaitzarkin pozik egon gaitezkeen erabaki. Eta datorren urtean, berriro ere beste kanpaina bat, berriro ere gure taldearen emaitza onaren zain egoteko. Bien bitartean zer egiten duten… betikoa: megagaiaz jardun eta gutxi gorabehera gai txikiagoez zer edo zer egiten ahalegindu. Baina guztiek antzera dabiltzanez, zertarako aldatu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude