Gobierno de España, publizitate kanpaina berria

Oporraldi aurretik konturatu nintzen zela auto istripuen kontrako telebista kanpainetan “Gobierno de España” esaten amaitzen zituzten iragarkiak; lehen, oker ez banago, “Ministerio del Interior” esaten zuten. Gauza bera igarri nuen suteen kontrako kanpainetan: “Ministerio de Medioambiente” beharrean “Gobierno de España” esaten zuten. Eta, are argiago geratu zitzaidan euskarazko iragarkietan ere “Gobierno de España” esaldiarekin amaitzen zirela iragarkiak. Ohe lagunari komentatu nion eta berak “bitxia” esan zidan.
Joan zen astean, Andaluziako kostaldeko hondartza baten, karramarroarena egiten nengoela, El Mundon irakurri nuen artikulu “bitxi” bat: Espainiako gobernuak antolatutako “logotipo” lehiaketaren  irabazleak Alemaniako gobernuaren irudi korporatiboarekin antzekotasuna handia duela zioen; kopia bat zela. Egia esaten badute bai antza; baina tira…

Igandean honetan Paisen bertan beste artikulu bat zetorren administrazio zentralaren iragarki kanpainak eta logotipo lehiaketa hori lotzen zituena: Zapaterok erabaki duela España hitza errekuperatzea eta alderdi popularrak eman izan dion erabilera pribatu horri buelta emanez, España berba sozializatzea eta erabilera gehitzea. Horregatik erabaki duela ZPren gobernuak iragarki publikoetan “Gobierno de España” esamoldea erabiltzea, “lotsa galdu arazi nahi ei die ZPk espainiarrei”.

Aznarrek eta bere lagunek “españa” berba euren interesen arabera gehiegitan erabili dutela igarri dio Zapaterok eta “nahikoa” dela pentsatu du. Horregatik erabaki omen dute gobernuaren irudi korporatibo berria sortzea eta horren barruan sartu dituzte publizitate kanpainak ere. Zera diote: A lo largo de la legislatura, el PP ha presentado sus protestas contra el Gobierno como actos “en defensa de la nación”, convocando “a todos los españoles a los que le importe España” frente al Ejecutivo y concluyendo alguna manifestación cuadrándose ante la bandera de la plaza madrileña de Colón (14 x 21 metros) mientras sonaba el himno. El PSOE lo criticó entonces por considerarlo un uso partidista de los símbolos “de todos”. Ahora, apagadas las polémicas por los estatutos de autonomía, que le valieron la acusación del PP de estar “rompiendo España”, el Gobierno inicia, sin ruido, su pugna por esos símbolos. “No se trata de descubrir España. Buscamos un nuevo logotipo porque en los que tenemos no existe la denominación ‘Gobierno de España’. Está en todos, menos en este y el PP nunca se preocupó por ello”.

Baina, horrekin batera, eta artikulu berean esaten denez, badirudi sozialistek beste alderdiei helarazi dieten RTVEri buruzko proiektu-aginduan jasotzen dela “ente publikoak Españaren identitatea eraikitzen lagundu behar duela”. Hortaz, Españaren irudi hori sortzen hasi da lehenengo TVE trafiko kanpainekin eta horrelakoekin eta, bitartean, logotipo lehiaketari ekin dio Zapateroren gobernuak. Beste hark zioen moduan “España apurtzeko” beldur izango ote da baita ere alderdi sozialista?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude