Deprea? Bai, zera…

Asteleheneko Goienkaria (20007-09-03)

Uda-herriek “Graziarik
gabeko itxura” zutela esan zuen atzo Teleberriko aurkezle Africa Baetak. Baina, seguru nago oporrosteko lehenengo lan egun
bezperagatik baino eguraldiagatik izan dela. Edorta Romanek ere ez du asmatzerik izan. Atzo ere hondartzakoa
iragarri zuen, baina… Tira, etsi egin beharko dugu, amaitu baita jada urteko
oporraldirik luzeena. Imazek bere
iritzi artikulua idatzi zuenetik ere hilabete luzea igaro da, nahiz eta
oraindik hortxe ari diren, batzuek eta beste, hika-mikan; eta, Nafarroan ere,
antzera: Blanco jauna saiatu da
atzera, logikak azaldu ezin duena arrazoitzen. Groucho Marx gogora ekarriz, abuztuan bere heriotzaren 30.
urteurrena bete da, “Arazoak bilatu, aurkitu, diagnostiko faltsua egin eta
okerreko erremedioak aplikatzeko artea da politika”. Baliteke.

Osterantzean, denak berdin
jarraitzen du: etxera bueltako deprea gaindituta, lanera bueltakoa gainditu
beharko dugu, gaurtik hasita. Ez da ordea hainbesterako izango; Sara Vitoria psikologoari irakurri diot
goienaneten “opor osteko depresioa askotan guk geuk sortzen dugula”. Hortaz, ni
lasai. Ez sortu eta zoriontsuago izango naiz, ikasturte hasieran behintzat!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude